GUROT

gUROT

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoa

Jolastu aplikazioarekin eta sari itzelak eskuratu!

www.gurot.eus

Badakizu ze den Gurot?

Getxoko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka interaktiboa da Gurot!.

Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko.

Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.

Nork jolastu dezake?

Mundu guztiak! Hori bai, sariak eskuratzeko Getxon, Gernika-Lumon, Mungian, Txorierrin edo Uribe Butroen erroldatuta egon behar duzu.

Eta 12-17 urte izan behar dituzu.

gurot

 Nola jolastu?

Gurot!ean jolastu ahal izateko Gurot! app-a jaitsi beharko duzu, eta izena eta identifikazio datuak eman.

Gurot taldeka (Taldeen arteko lehiaketa)

3 lagunez osatutako klana sortu, jolastu eta irabazi puntuak zure taldearentzat. Nork irabaziko du? Puntu gehien egiten dituen taldeak.

Lehiaketa azaroaren 8tik abenduaren 8ra arte izango da.

Izenematea urriaren 18tik azaroaren 8ra: www.gurot.eus

supergurotsariak

Super sariak:

  • 1. saria: 3 ordenagailu portatil
  • 2. saria: 3 smartwatch
  • 3. saria: 50€-ko 3 bono-denda

Gainera Getxoko talderik hoberena bazarete:

  • 1. saria: 100 euroko bonoa Euskararen Laguna Saltokien sareko Getxoko establezimenduetan gastatzeko
  • 2. saria: 50 euroko bonoa Euskararen Laguna Saltokien sareko Getxoko establezimenduetan gastatzeko

Sarea kontsultatu: https://www.getxo.eus/geogetxo/euskararenlagunaes

Final handia abenduaren 20an Bilbon, udal bakoitzeko bi talde onenekin. Anima zaitez!

Dokumentazioa:

- Kartela

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +