Aurkezpena

Biztanleen zahartze-prozesua XXI. mendeko erronka nagusienetako bat da herrialde garatuentzat.

Jaiotza-tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren igoeraren eraginez, osasunean izandako hobekuntzekin eta ohitura osasungarrien hedapenarekin batera, adinekoen kopuruak gora egin du nabarmen.

Zehazki, Bizkaian 65 urte baino gehiagoko biztanle-kopurua bikoiztu egin da azken urteotan. Eustaten arabera, 2050ean 10 pertsonatik ia 4 egongo dira segmentu horren barruan.  Estatistikako erreferente guztiak bat datoz Euskadik Europako profil zahartuenetarikoa duela esaten dutenean.

Getxon, biztanleriaren % 30 baino gehiago 60 urtetik gorakoa da eta, hortaz, Euskadikoa baino profil zahartuagoa du.

Adineko Pertsonekin Hiri Lagunkoiak sareko “Getxo Lagunkoia” proiektua eta horrek udalerriaren planifikazio estrategikoarekiko duen lotura zeharka ulertu behar dira; izan ere, zahartze aktiboa nahiz adineko pertsonenganako lagunkoitasuna sustatzeko politikak lotuta daude udalerriko helburu estrategiko gehienekin.

2016ko ekainean, udalak onetsi zuen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Dublingo Adierazpenarekin bat egitea; adierazpen horrek Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sortutako Adineko Pertsonekin Hiri Lagunkoiak mundu-sareko printzipioak eta ekintzak babesten ditu.

Ondoren, Getxok Eusko Jaurlaritzaren Euskadi lagunkoia ekimenarekin bat egin zuen. Euskadin mugimendu lagunkoia garatzea du helburu, eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogei udalerri baino gehiago daude atxikita.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako “Bizkaia, adin guztietarako lurraldea” estrategian ere hartzen du parte.

Arestian azaldutako guztiagatik eta Getxoren ezaugarriak (tarteko tamaina, biztanleriaren zahartze nabarmena, eta politika publikoak kudeatzeko ekimen aitzindarietan parte-hartze ibilbidea) aintzat hartuta, gure udalerria toki aproposa da zahartze aktiboa sustatzeko politikak garatzeko eta erreferente izateko Adineko Pertsonekin Hiri Lagunkoiak mundu-sarean sartzeko lehen urratsak ematen dituzten beste udalerrientzat.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +