Berriak

Ibilbideak

2020/05/08

Rutas

Getxo Lagunkoiak adinekoei paseatzeko ibilbideak proposatzen dizkie, “Getxon oinez, 1000 pausu baietz” lelopean

Getxotik 24 ibilbide lagunkoioia

Getxoko Udalak Getxon oinez, 1000 pausu baietz! ekimena jarri du martxan, Getxo Lagunkoia proiektuaren barruan, adinekoak oinez ibiltzera joatera animatzeko, jarduera osasungarri hori berreskuratu nahi baita, hura arautzen duten segurtasun-neurriak ezagutu ondoren. Horretarako, RKE-Romo Kultur Etxean 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoaz arduratzen den zerbitzuak, oinez egiteko 24 ibilbide prestatu ditu udalerriko hainbat tokitatik, ohiko ibilbideetatik zertxobait aldenduta, jende kopurua saihesteko eta bakoitzak nahi duena egin ahal izateko. Ibilbide horiek 1,5 eta 3 km-koak dira, pertsona bakoitzak horietara iristeko behar duenari gehituta, ordu bateko iraupena ez gainditzeko. Ibilbide atseginak eta irisgarriak dira, kilometro bateko erradioko zirkunferentzia baten barruan kokatuta, eta WhatsAppen bidez bidaliko dizkiete RKEko kirol-zerbitzuaren erabiltzaileei.
"Deskonfinamenduaren 0 faseari ekingo diogu ekimen honekin, eta horrek etxetik konfidantzarekin pasatzeara irtetzea bultzatzea nahi dugu eta baita adineko herritarrentzako beharrezko segurtasun-bermeekin ere. Arauak betez, auzokoen elkartasuna ere sustatu nahi dugu, eta, era berean, osasuna eta dibertsioa hobetzea bultzatu nahi dugu, jarduera fisikoa eginez", azaldu du Arantza Rica Zahartzeko zinegotziak.


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +