Berriak

Jarduerak

2019/12/27

Getxo Lagunkoiaren 2020rako jardueren foiletoa banatuko du Udalak

Getxoko udalak 2020ko urtarriletik maiatzera bitartean Getxo Lagunkoia proiektuaren barruan Romo Kultur Etxean 60 urtetik gorakoentzat eskainiko diren jardueren foiletoa kaleratu du, paperean eta bertsio digitalean, hainbat berritasunekin. Jarduerak aipatutako eraikinaren hirugarren solairuan eskaintzen dira. “Espazio horrek aisialdi osasuntsuaren ikuspuntu batetik jarduera multzo bat eskaintzen du zahartze egokiaren garapenerako indarra jarriz, eta aldi berean, mendekotasun egoeretarako prebentzioa garatzeko, isolamendu sozialeko egoerak saihesten saiatuz”, azaldu Arantza Ricak, Zahartze Aktiboko zinegotziak.

Jarduerak

Urtarriletik maiatzera bitartean izango diren berritasunak estimulazio kognitiboa lantzeko Adimenerako Erronkak ekimena eta baita Irakurketa Errazaren tailerra izango dira.

Jarduera fisikoari dagokionez, Getxo Kirolakeko kideek mantentze gimnasia, pilates, yoga eta yoga eserita egin ahal izango dituzte.
Aurrerantzean erorikoen prebentziorako tailer bat antolatuko da, gomendioekin. “Ibiltzeko kedadak” antolatzen segituko da, jarduera fisikoa egitearekin batera,  bizikidetza, gizarte harremana, kultura eta aisia sustatzeko.

Osasun solasaldi zikloak, Osakidetzaren Areetako Osasun Zentroaren laguntzarekin , eta Oroimen eta Smarphoneari buruzko tailerrek jarraipena izango dute.

Eta hilabetean behin, larunbatetan dantza orkestrarekin izango da, eta ostegunetan, Zineadin, pelikulen proiekzioen zikloa. Josketa solidario eta Kontatu Erretratatu Hau tailerrak ere egingo dira, eta ile apainketa, podologia eta masajista zerbitzuak ere eskaintzen segituko da.


Izenematea

Datorren urtarrileko 2tik 21era zabalik egongo da hurrengo jardueretarako izena emateko epea:

  • Yoga eserita (astelehen eta asteazkenetan, 09:00etatik 09:50era)
  • Smartphone iniziazioa (urtarrilaren 22an eta 29an, 10:30etik 12:30era)
  • Adimenerako Erronkak (astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara)
  • Irakurketa Errazaren tailerrerako (astearteetan, 17:00etatik 18:00etara).

Jarduerei buruzko informazio gehiago RKEn, eta  94 466 00 22 telefono zenbakian.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +