Berriak

Jarduera fisikoaren programa

2021/03/08

Izenematea datorren hiruhilekoan 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko ekimenean parte hartzeko

Gaurtik, martxoaren 8tik 18ra bitartean zabalik egongo da hurrengo hiruhilekoan 60 urtetik gorakoentzako kaleko jarduera fisikoaren ekimenean parte hartzeko izena emateko epea. Ekimena Getxoko Udalak antolatzen du, Getxo Lagunkoia programaren eta Getxo Kirolaken bidez. Aurretik ari ziren pertsonek zein berriek eman beharko dute izena, telefonoz (944-66-00-22 ) zein aurrez aurre Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan.


Apirilaren 12an hasiko diren saioetan, jarduera fisiko osasungarriak egiten jarraituko da, eta, aldi berean, gizarteratzeko aukera ere emango da. Aurreko hilabeteetan bezala, talde egonkorrak osatuko dira Algortan eta Erromon, eta honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango dute: ibiltzea, kaleko gimnasia, orientazioa eta egokitze fisikoa... horietako batzuk Biotz Alai plazan edo Txabarri Zuazo parkean (Gobelaurre). Jarduerak osasun neurri guztiak (maskara, segurtasun tarteak, tenperaturaren kontrola…) betetzen eramango dira aurrera, eta horregatik partaide bakoitzak bere materiala erabili beharko du, esate baterako goma elastikoak eta toalla.

Bestalde, gogoratu, datozen asteotan Romo Kultur Etxean, Getxo Lagunkoiaren barruko beste ohiko jarduera batzuk jarraituko dela egiten, esate baterako, joskera solidarioaren tailerra, oroimen aktiboko saioak, zine proiekzioak eta abar.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +