Berriak

Ibilbide osansuntsuak

2020/10/29

Udalerritik 24 ibilbide osasuntsu dituen foiletoa argitaratuta

Getxoko udalak 24 ibilbide osasungarri biltzen dituen liburuxka argitaratu du, Getxo lagunkoia proiektuaren barruan, adin guztietarako egokia den udalerri baten alde lan egitea helburu duena. Getxon oinez, ibilbide lagunkoiak izeneko liburuxkaren helburua beste jarduera fisiko mota bat eskaintzea da, hala nola oinez ibiltzea, bakarka edo taldeka egin daitekeena, beti ere segurtasun neurriak betez, eta "60 urtetik gorako pertsonei eskaintzen zaizkien kaleko eta online jarduera fisikoen osagarri gisa. Propostuatako ibilbideak deskonfinamendu-asteetan diseinatu eta udalaren webgunera igo zirenak dira, eta liburuxkaren edizioak online sisteman sarbiderik ez dutenen artean zabaltzea errazteko da", azpimarratu du Arantza Rica Zahartze Aktiboko zinegotziak.

Foiletoak baldintza guztietarako moduko ibilbideak proposatzen ditu, udalerriko auzo eta txoko desberdinen artekoak, luzera desberdinetakoak, gutxi ibilitako bideetatik, ahalik eta jende gehienak egin ahal izan ditzan.

Datozen egunetan liburuxkaren 1.000 ale banatuko dira udalerriko adinekoen zentroetan, Getxo Kirolaken bidez eta Getxo Lagunkoiak antolatutako jardueretan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +