Berriak

Matrikulazio haurreskolan

2021/03/16

Matrikulazioa “Egunsentia” haurreskolan 2021-2022 ikasturterako

Apirilaren 12tik 21era egongo da zabalik matrikulazio-epea Getxoko "Egunsentia" Haurreskolan 2021-2022 ikasturterako.

Izen-emateak online edo zentroan bertan egin ahal izango dira, Foru kaleko 16. zenbakian, 09:30-15:30 ordutegian.

“Egunsentia” haurreskola publikoa da, Getxoko Udalak sortu, mantendu, eta zaintzen du eta Haurreskolak Partzuergoak kudeatzen du, bi erakundeek sinatutako hitzarmen baten bidez.

16 aste eta 2 urte bitarteko haurrentzat da.  Lau gela ditu 0-1 urteko haurrentzat eta beste lau gela 1-2 urtekoentzat.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +