Matrikulazioa

Educación

2019 /2020 ikasturtea. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    - On-line:
    2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 7ko 24:00etara arte
    - Ikastetxean: 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean (Ikastetxean izena emateko eskaera. 2019/2020 ikasturtea)
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2019ko otsailaren 14a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2019ko martxoaren 21
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2019ko martxoaren 28ra arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2019ko martxoaren 28ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2019ko apirilaren 4a
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2019ko apirilaren 11
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2019ko maiatzaren 6ra arte
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: 2019ko maiatzaren 7ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2019ko irailaren 20ra arte
  • Ikastetxe-bilatzailea, zonaka
  • Getxoko ikastetxeen gidaliburu interaktiboa 

Adi! Berrikuntzak 2019/2020 aurrematrikulazioan

  • Familia bakoitzak gehienez ere hamahiru ikastetxe sartu ahalko ditu eskaeran, lehentasunaren arabera ordenatuta. Ikastetxea esleitzeko sistema aldatu da. Urte honetatik aurrera, ikastetxe bakoitzak jasotzen dituen eskaera guztien zerrenda osoa egingo da, lehentasun-hurrenkera gorabehera. Baremo orokor bat egingo da: ikastetxeek ez dituzte soilik lehenengo aukera gisa jasotzen dituzten eskabideak barematu beharko, baizik eta eskaera guztiak. Hala, familiek jakin ahal izango dute puntu gutxiago dituen familia bat ezingo dela inoiz bera baino lehen sartu eskatutako ikastetxean. Horrela, plaza libre gutxi dituen (edo eskari asko jasotzen dituen) ikastetxe bati lehentasuna emateak ez du baldintzatuko ondoren eskatutakoetan sartzeko aukera. Sistemak aukerarik onena emango die familiei, aukeratutako ikastetxe bakoitzean dituen puntuen arabera.

  • Hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango sare publikoko lehen hezkuntzako seigarren mailatik DBHra igarotzen diren ikasleek eskaera egitea. Familiek euren atxikitako ikastetxea, hau da, lehen hezkuntzako ikastetxeari lotutako institutua, aukeratzen dutenean gertatuko da hori, betiere hizkuntza-eredu berbera mantentzen badute. Familia batek ez badu eskaerarik egiten, automatikoki ulertuko da lehen hezkuntzako ikastetxeari atxikitako institutuan eta hizkuntza-eredu berean jarraitu nahi duela ikasketak egiten. Beste edozein ikastetxetara joan nahi baldin badu, orduan, dagokion eskaera egin beharko du. Institutu bat baino gehiago atxikita duten lehen hezkuntzako ikastetxe publikoen kasuan, familiek eskaera egin beharko dute.

  • Informazio- eta orientazio-puntuak. Familiei informazioa eta orientazioa emateko puntuak irekiko dira Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten: Arabako hiriburuan hamahiru puntu jarriko dira (auzo etxeetan kokatutako bulegoetan, eta San Martin eta San Antonioko udal-bulegoetan), Bilbon zortzi puntu (barruti-bulegoetan) eta Arrasaten beste bat. Horien bidez, gure eskola-sistemak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa emango da eta matrikula izapidetzeko prozesuaren inguruan familiak orientatuko dira.

Zentroetan aurkeztu behar diren dokumentuak

  • Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez:
    – Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
    – Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
    – Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
    – Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
    – EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
    – Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Nahitaezko dokumentazioaz gain, beste agiri batzuk aurkeztu behar dira baremaziorako, eta bestelako agiriak ere bai, hemen aipatzen direnak: Aurkeztu beharreko agiriak

Hezkuntza ereduak

  • Gaztelaniaz. Euskara ikasgaia da
  • Irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz
  • Euskaraz. Gaztelania ikasgaia da

Mailak

  • Haur Hezkuntza (HH), 0 eta 5 urte artean
  • Lehen Hezkuntza (LH), 6 eta 11 urte artean
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), 12 eta 16 urte artean

Nola egin matrikula?

  • Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:
    On-line, Hezkuntza Sailak hartarako gaitutako aplikazio informatiko baten bitartez.
    – Hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan lehenik, zeinak aplikazio informatikoan eskatzaileak eskabidean emandako datuak sartzeko ardura izango baitu.
  • On-line eskabidea
    – Online eskabidea otsailaren 7ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria erabili beharko da.
    – Eskabidearekin batera, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira, bai derrigorrezkoak, bai baremazio-prozesuan puntuak egiaztatzen dituztenak.
    – Eskabidea bete eta gero, hautaturiko ikastetxera bidaliko da, eta horrek bideratuko du. Eskatzaileak nahi duenean jaso ahal izango du eskabidearen frogagiria, eta zirriborrotzat hartuko da ikastetxeak izapideak egin arte.
    – Behin eskabideari alta emanda, eta zentroak hura izapidetzeari ekin baino lehen, eskatzaileek aukera izango dute grabatutako datuak aldatu edo zuzentzeko, aplikazioaren bitartez. Gero ere eskatu ahal izango dute aldaketak egitea, otsailaren 8ra arte –egun hori barne hartuta–, lehen tokian eskatu duten zentrora bertara joanda.
  • Eskaera presentziala
    - Ikastetxean izena emateko eskaera. 2019/2020 ikasturtea
    – Eskatzailea lehen tokian eskatutako zentrora joango da, idazkaritza-orduetan, otsailaren 8ra arte –egun hori barne hartuta–, eta aurkeztu nahi duen dokumentazioa eramango du.
    – Eskabidearen datuak sartu eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, zentroak eskatzaileari inprimaki bat erakutsiko dio; bertan, honako datu hauek jasoko dira: datu pertsonalak, egindako eskaerak, baremaziorako argudiatu diren arrazoiak, eta eman diren dokumentuak zeintzuk diren.
    – Eskatzaileak, berriz, sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu eta lehen sartutako datuak balioztatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskaeren frogagiria eta egiaztagiria izango da.
    – Eskatzaileek otsailaren 8ra arte (egun hori barne) izango dute aukera gordetako daturen bat aldatzeko edo zuzentzeko. Eskabidea zer ikastetxetan entregatu, ikastetxe horrek egin beharko ditu aldaketak. Data horretatik aurrera ez da zuzenketarik onartuko.
    – Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eman zitzaion jatorrizko inprimakia, sinatuta eta zigilatuta, aurkeztea. Egin beharreko zuzenketak egin ondoren beste inprimaki bat emango zaio, sinatuta eta zigilatuta; orduan zaharra apurtu, eta datu berriak baliozkotuko dira.
  • Eskabidea sistema informatikoan grabatuta egonez gero, horren tramitazioa bi erara jarraitu ahal izango da: aurkeztu den zentroan, edo online.

Arau orokorrak

  • Onartzeko eskabidea bakarra izango da eta, bat baino gehiago aurkezten badira zentro batean edo hainbat zentrotan, eskatzailearen aukeratzeko eskubidea galduko da. Dena den, hori gertatuko da interesdunarekin derrigorrezko entzunaldia izan ondoren. Ondorioz, bikoiztutako eskabideak azkenak izango dira izapidetzen, gainerako eskabideei plazak esleitu eta gero.
  • Epetik kanpo ez da eskabiderik onartuko. Zentroek epean aurkezten diren matrikula-eskabide guztiak onartu eta izapidetu beharko dituzte, eskatutako mailan eta ereduan eskola-plaza nahikoak egon ala ez, eta, dagokienean, baremoa ezarriko dute.
  • Haur Hezkuntzako maila bat egin nahi duten ikasleek ikasturtea hasi den urtean duten adinari dagokion maila eskatu beharko dute. Ikasle eskatzailea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hirugarren maila edo Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bat egiten ari bada, une horretan egiten ari dena baino maila bat gorago onartzeko eskatu behar du. Azken kasu horretan sartzen diren eta Euskal Autonomia Erkidegoa ez den beste leku batetik datozen ikasleek egindako ikasketen ziurtagiria aurkeztu behar dute, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
  • Eskabidean, gehienez, hamabi eskaera egin ahal izango dira, lehentasunaren arabera antolatuta. Eskaera bakoitzean, ikastetxe eta hizkuntza-eredu bana aukeratuko dira, zentroak eredu hori eskaini ala ez.
  • Ikastetxe batek ez badu eskaintzen eskakizuneko hizkuntza-eredu lehenetsia, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aztertuko du maila eta eredu horretako taldea sortzeko aukerarik baden ikastetxean bertan edo inguruan, beti ere behar adina eskabide badaude eta plangintzak posible egiten badu. Dena den, ikasleak parte hartuko du onartzeko prozesuan, eskaintzen diren ereduetan egin dituen gainerako eskaerekin.
  • Halaber, Lurralde Ordezkaritzek kudeatu beharko dituzte ematen ez diren ikasketak edo hizkuntza-ereduak bakarrik eskatzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskabide horiek erregistratu diren zentroei eskatuko diete eskabide horiek beraiek bidaltzea, eskabidean adierazitako zentroek eskabide bera barematu dutela egiaztatuta aplikazio informatikoan.

Galderarik ohikoenak

 

 

Agindua, 2018ko abenduaren 19koa. Zeinaren bidez, ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2019-2020ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere (EHAA, 2019-01-17)izen eta Arrasaten: Arabako hiriburuan hamahiru puntu jarriko dira (auzo etxeetan kokatutako bulegoetan, eta San Martin eta San Antonioko udal-bulegoetan), Bilbon zortzi puntu (barruti-bulegoetan) eta Arrasaten beste bat. Horien bidez, gure eskola-sistemak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa emango da eta matrikula izapidetzeko prozesuaren inguruan familiak orientatuko dira.

1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere (EHAA, 2018-01-12)

Huts-zuzenketa (EHAA, 2018-10-11)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +