Berriak

“Getxotik Mundura, ondas de solidaridad”

2021/03/03

“Getxotik Mundura, ondas de solidaridad” irrati saioa berriro abian

Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez sustatzen duen lankidetzako garapen lanaren berri ematen duen Getxotik Mundura, ondas de solidaridad irratsaioa abian jarriko da berriro martxoak 4, 22:00etan, Vinilo FM tokiko irratian . Saioa ostegunero emitituko da, martxotik ekainera eta urritik abendura bitartean.

Emisioetan GKEek Udalaren laguntzarekin bultzatutako ekimenak azalduko dira, eta, horrez gain, garapenerako lankidetzari eta jarduera solidarioei buruzko gaurkotasuneko gaiak ere jorratuko dira. Lehenengo programa Saharari buruz izango da, eta bertan Julio San Roman, Getxo Pro Sahara ATFAL taldeko kidea, Ioana Osa, Euskal Fondoako Saharako Koordinaziorako Unitatekoa eta Mohamed Liman Fronte Polisarioko Euskadiko ordezkaria egongo dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +