Berriak
Elikagaien erosketa
2021/01/21
Elikagaien erosketa Aljerian Karabana Solidarioa bertan behera geratu ondoren
ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, elikagaiak eta oinarrizko produktuak erosi ditu Aljerian, errefuxiatu sahararren kanpalekuetara bidaltzeko, urteroko karabana solidarioa aurten antolatu ezin izan delako. Izan ere, oraingoan ezinezkoa izan da kanpalekuetara elikagaiak bidaltzea, COVID-19agatik eta Aljeriak bere mugak itxi dituelako.
Elikagaiak eta oinarrizko produktuak kanpalekuetara helarazi ahal izan dira, ahal den neurrian, sahararrak bizi diren kanpalekuetan dagoen krisi humanitarioa arintze aldera.
ATFAL elkarteak eta Getxoko Udalak eskertu dute aurreko edizioetan herritarrek eta entitateek emandako laguntza.