Berriak

“Getxotik Mundura, ondas de solidaridad”,

2020/10/01

“Getxotik Mundura, ondas de solidaridad”, udalak sustatutako lankidetzako garapen lanari buruzko irrati saioa

Getxotik Mundura, ondas de solidaridad izeneko irratsaioa gaurtik,  urriaren 1etik, aurrera hasiko da emititzen Vinilo FM tokiko irratian, Getxoko udalak laguntzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana ezagutzera emateko eta bultzatzeko helburuarekin. Saioa astean behin emitituko da, ostegunetan, 22:00etan hasita. 

Emisioetan GKEek udalaren laguntzarekin bultzatutako ekimenak azalduko dira, eta, horrez gain, garapenerako lankidetzari eta jarduera solidarioei buruzko gaurkotasuneko gaiak ere jorratuko dira. Lehenengo saioan hurrengoek hartuko dute parte: Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak, SolidaridUP proiektua deskribatuko duten Zabalketako kide batek eta udalerriko dendetako ordezkari batek, eta baita Getxo Pro Sahara ATFAL elkarteak ere. Azken horrek Oporrak Bakean programa aurten bertan behera utzi izanari buruz eta saharar errefuxiatuen kanpalekuen egungo egoerari buruz hitz egingo dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +