Berriak

46.000€ko diru-laguntza

2020/07/17

46.000€ko diru-laguntza Euskal Fondoarentzat, euri-uren drainatzeko proiektu baterako Tipitapan

Getxoko udalak Euskal Fondoari, euskal entitate kooperanteen elkarteari 46.000€ko diru-laguntza emango dio,  Nikaraguako Tipitapa udalerriko Ciudadela San Martín auzoan euri-uren drainatzeko proiektu baterako, inguruko biztanleen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.   Proiektuaren hobekuntza 14.686 pertsonentzat izatea aurreikusten da. Horietatik 7.965 emakumeak dira eta gainontzekoak, 6.721, gizonak. "Laguntza honek udalaren konpromiso solidarioa berrestea dakar, oraingoan Euskal Fondoaren bidez, eta, beraz, Tipitapan duela urte batzuetatik egiten ari diren esku-hartzeei eskainitako laguntzari jarraipena ematen zaio, Garapenerako Lankidetzaren Arloak bultzatzen dituen ekintzetako bat izanda", azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Getxoko udala 2001ean sartu zen Euskal Fondoan eta orain arte sustatutako jarduera gehienak Nikaraguako Tipitapa udalerrian eraman dira aurrera, besteak beste, auzo batzuetan saneamendu azpiegiturak egokitzeko, liderrei hezietako emateko eta udal planifikazioa sustatzeko izan da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +