Berriak

Saharar umeak udan hartzeko

2019/03/27

Apirilaren 20ra arte zabalik saharar umeak udan hartzeko izena emateko epea

Datorren apirilaren 20ra arte zabalik izango da uztailean eta abuztuan etxean saharar umeak hartzeko izena emateko epea, oraingoan Bi familia ditut, bat Saharan eta bestea Euskal Herrian, lelopean. Ekimena ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak antolatzen du, Getxoko Udalarekin elkarlanean,  Oporrak bakean kanpainaren barruan. Aldi baterako harrera-programa honetan udalerriko egoiliarrek zein bertan lan egiten dutenek har dezakete parte.  10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrei udan Aljeriako Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetako errealitate gordina ahaztu ahal izateko aukera eskaintzen die programak. 

Egitarauaren helburuak dira adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea aipatutako hilabeteetan; azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea; beren bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55ºCra iritsi ahal direlako; trukaketa kulturala, eta getxotarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea. 

Ekimenaren ezaugarriak

• Saharako umeak familietan integratzen diraeta apurka-apurka beraien bizimoduetaraohitzen dira.

• Udan zehar zenbait jarduera egiten dituzte: txangoak, zaldi gainean ibiltzea, Sahararen Eguna Algortako jaietan, herri-bazkariarekin, eta abar. Jarduera horietan Saharako umeek eta beraiek hartzen dituzten familiek partehartu ahal izaten dute.

• Aldian behingo topaketak egiten dira, familiak modu boluntarioan joan daitezen eta elkartearekin eta gainerako familiekin iritziak trukatzeko.

• Begirale bat dago, edozer gauza gertatuz gero familiek berarenganajo dezaten.

• Saharar umeei eta beraiek hartzen dituztenfamiliei Getxo Kirolakeko txartela emango zaie harrera hilabeteetan, instalazioak erabili ahal izateko, baldin eta familiak Getxo Kirolakeko bazkide ez badira.

Urtero bezala,  Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 / edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 94 466 00 17 / . 

Karabanaren balantzea

Bestalde, Sahararen aldeko Getxoko ATFAL elkarteak 6 tona eta erdi jangarri eta higiene produktu bidali du aurten, urteroko Karabanarekin saharar errefuxiatuen Aljerian dauden Tindufeko kanpamenduetara. Bilketa udalerriko heziketa zentroetan, Fadura eta Gobela kiroldegietan eta Eroski-Artean egin zen urtarrilaren bigarren hamabostaldian.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +