Bidezko Merkataritza

yo regalo comercio justo

2012ko azaroan, Getxok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriaren ziurtagiria jaso zuen. Hain zuzen, Bilborekin batera, Euskadiko lehenengoa izan zen. Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria izateak esan nahi du hiri eredu jakin bat aitortzen dela eta hiri horretan eragileek (gizarte erakundeek, sektore publikoak eta pribatuak) beraienak egiten dituztela Bidezko Merkataritzako printzipioak eta gainera, zenbait ekimen egiten dituztela hori sustatzeko.

Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituzten establezimenduak non dauden jakin nahi baduzu, mapa honetan duzu informazio guztia.

Bidezko Merkataritzaren Munduko Erakundeak 10 irizpide ezartzen ditu, Bidezko Merkataritzan lan egiten duten erakundeek bete beharrekoak:

  1. Desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzako aukerak sortzea.
  2. Gardentasuna eta erantzukizuna.
  3. Bidezko merkataritza-jardunbideak.
  4. Bidezko prezioa ordaintzea.
  5. Haurren lanik eta nahitaezko lanik eza ziurtatzea.
  6. Diskriminazio ezarekiko konpromisoa, genero-ekitatea eta elkartzeko askatasuna (sindikala).
  7. Lan-baldintza onak ziurtatzea.
  8. Gaitasunen garapena erraztea.
  9. Bidezko Merkataritza sustatzea.
  10. Ingurumenarekiko errespetua.

Zertifikazioaren bideoa: https://youtu.be/gG9CPIVZufY

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +