Berdintasunaren arloko udal-politika bideratzeaz eta garatzeaz arduratzen den zerbitzua. Gizarte Kohesioaren Arloko Esku-hartze Komunitarioko Unitatearen parte da.
Zerbitzu honen helburua da berdintasunaren arloko udal-politika garatzea eta berdintasunerako politika publikoak ezartzea eta ebaluatzea, udalerriko emakumeekin eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonekin ahalduntze-prozesuak errazteko.
Getxoko Emakumeen Etxea GUrari Etxea espazio feminista intersekzionala da, eta eraldaketa sozialaren alde berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo, elkarte eta emakumeen mugimendua artikulatzea du helburu.
Getxon berdintasunaren balioekin konprometitutako herritarrak sustatzeko funtsezko baliabideak dira indarkeria matxistaren prebentzioaren eta sexu-hezkuntzaren arloko eskola-tailerrak.
Sexu-aholkularitza eta sexu-heziketa harremanak hobetzeko eta tresnak eskuratzeko bideratzen dira, betiere herritarren arteko berdintasuna eta errespetua kontuan hartuta.
Indarkeria matxistari aurre egiteko eta hura bizi dutenei laguntzeko baliabideei buruzko informazio-saioa.
Berdintasunari buruzko oroitzapen-egunei eta Berdintasun Zerbitzuak martxan jarritako kanpainei buruzko informazioa duen saioa.
Berdintasunarekin eta mugimendu feministarekin lotutako emakume-taldeen eta elkarteen kontaktuen zerrenda.
Berdintasunaren arloko legegintzako agiriak.