
Zahartze Aktibo eta +60 Dinamizazio zerbitzuen Gabonetako programazioan izena emateko epea ireki da. Izena emateko epea azaroaren 21etik 28ra bitartekoa da, eta kontaktu hauen bidez egiten da: 94 466 00 22 Ext.3269 mas60gehiago@getxo.eus edo zuzenean RKEren 3. solairuan. Tailer guztiak doahinik dira.
Hainbat udal erakundek, entitatek eta elkartek sustatzen dituzten ekimenak, jarduera-programak eta kontaktuak Getxoko edadetuengana hurbiltzea da Udalak adinekoentzat prestatu eta datozen asteotan banatuko duen Baliabide eta Zerbitzuen Gida berriaren helburu nagusia. Gidan Zahartze Aktiboaren arloko +60 dinamizazio-zerbitzuaren kokapena eta informazioa, telefono-zenbaki garrantzitsuak, emaileak, posta helbideak, udalerrian izaten diren jarduerei eta gizarte- , kultura- eta beste esparru batzuei zerbitzuei buruzko datuak biltzen dira.
Getxon, belaunaldi guztiak gara protagonista.
60 urtetik gorako pertsonentzako jarduera fisiko osasungarriei buruzko informazioa eta nola eman izena.
Foiletoak baldintza guztietarako moduko ibilbideak proposatzen ditu, udalerriko auzo eta txoko desberdinen artekoak.
Ekimen honen helburua da adineko pertsonen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietan auzoak eta inguruneak hobetzeko.
Biztanleen zahartze-prozesua XXI. mendeko erronka nagusienetako bat da herrialde garatuentzat.
Getxo Lagunkoia eta jarduerak +60
Elkarteen zerrenda eta harremanerako datuak.
Txostenak, argitalpenak y esteka interesgarriak.