Berriak

Copia de seguridad coronavirus final (18 de junio)

2020/06/22

Etengabe eguneratzen den informazioa, baita Facebook eta Twitter sare sozialetan ere

Informazio instituzionala

Alarma-egoera ekainaren 21ra arte (Lege-araudia) + Deseskaladaren faseak

Krisi Mahaia eta 0 Mailako Larrialdi Plana

Udaleko Larrialdi Plana eta Krisi Mahaia aktibatuta geratu dira, 0 egoeran.

Gobernu-organoak

  • Erakunde Autonomoetako Zuzendaritza Batzordeei, Informazio-batzordeei eta Osoko bilkurari berrekingo zaie, Getxoko Udalean ordezkaritza duten bost alderdi politikoek, EAJ/PNV, PP, EH-Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-ek, akordioa lortu ondoren. Herritarrek galderak egin ahal izango dituzte: informazio gehiago
  • Gobernu Batzordeari berrekingo zaio.

Udal zerbitzuak

Maskarak

- 70.000 maskara kirurgiko banatuko dira pertsona kalteberen artean

- Biztanleek, derrigorrez, maskara erabili behar dute egoera hauetan: BOE (2020/05/20) - BOE (2020/05/21)

Polizia

Udal tramiteak eta Herritarren Arreta

  • HABekin eta Hirigintza Arloarekin lotutako kudeaketak egin ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo https://citaprevia.getxo.eus en (Algortako, Areetako eta Udaletxeko HABetarako).
    *
    Zure datuak “AURREZ AURREKO HITZORDUAK” tratamenduan sartzen dira; horren arduraduna Getxoko Udala da (Foruak kalea 1,eta helburua du Udaleko arloetarako aurrez aurreko hitzordu-eskaerak jasotzea ezohiko osasun-egoera dela eta. Tratamenduaren oinarri juridikoa arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra eta interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzea da eta ez dago aurreikusita datu pertsonalen lagapena egitea. Titularrak eskubidea du datuak eskuratzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, baita bere datuen trataera mugatzeko edo ukatzeko ere, Udalaren posta helbidera edo datuak@getxo.eus (datuak babesteko ordezkaria) helbidera idatzizko jakinarazpen bat bidaliz, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat sartuta, edo Udalaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen kudeaketa elektronikoa hasiz. Informazio gehiagorako: www.getxo.eus/datuak
    HABetan erroldari buruzko kontsultak egin daitezke, baita erroldatze-agiriak eskatu, urrutiko ziurtagiriak kudeatu, hainbat zerbitzutarako inprimakiak eskatu, zergak zatikatu, dokumentuak erregistratu eta obra-baimenak aurkeztu ere: informazio gehiago

  • Administrazio-epeak berriz zenbatzen hastea 2020ko ekainaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, etendako epeen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da, baldin eta hala aurreikusi bada alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean. 2020ko zerga egutegia: egutegia

  • Udal Artxiboa, funtzionatzeko modu berriak: Udal Artxiboak jakinarazten du 2020ko maiatzaren 5etik aurrera, eta maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduan eta IV. kapituluko 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen baitira 19. COVIDek eragindako alarma-egoera deklaratu ondoren, herritarrei arreta emateko zerbitzua egingo duela. Horretarako, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA eskatuko zaio, posta elektronikoz, artxibo@getxo.eus helbidera. Postan NAHITAEZ adierazi behar da zer kontsulta egin nahi den. Udal Artxiboak, 24 orduko epean, posta elektronikoz jakinaraziko du hitzorduaren eguna eta ordua. Udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoaren eta Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez ere egin daiteke.
  • KIUBera joateko aurretiko ordua hartu behar da: 944660111 telefonoan edo posta elektronikoan
  • Gestioak: Administrazio elektronikoko bulegoa
  • Erroldatze ziurtagiria eskatzeko ziurtagiri elektrikoa izan gabe. Postaz bialduko da: https://www.getxo.eus/eu/servicios/solicitudes/certificados
  • Call Center: 010, Getxotik deitzen bada
  • Telefono bidez: 94 466 00 00

Gizarte-zerbitzuak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua

Ertzaintzak: 944063420
Biktimari arreta emateko 24 orduz: 900 840 111
Emakunde ren herritarrentzako zerbitzua: 945 016702/ emakunde.zuzendaritza@euskadi
Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzua: 94 4025050 .

Ekonomia Sustapena

  • Langile autonomoei eta enpresei zuzendutako zerbitzu berezia
    Aholkularitza lan autonomoko enpresa eta profesionalentzat Getxo- Zure zalantzak argitzen ditugu.
    Jarri harremanetan honekin:
    - Mirene (Merkataritza, ostalaritza) mzabalgogeazcoa@getxo.eus
    - Sonia (Turismo) surdiain@getxo.eus
    - Idoia (Gainerakoa) ibelasko@getxo.eus
    Informazio interesgarria gure sare sozialetan: Facebook, Twitter eta Instagram
    Informazio gehiago
  • Merkataritzarako laguntza: Udalak udalerriko merkatarien hiru elkarteen (Getxo Enpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik) eskuratu jarri ditu banakako babes- eta higiene-ekipoak: 12.000 maskara kirurgiko, 6.000 eskularru pare eta 100 litro hidrogel. Aurpegiko 1.000 pantaila babesle (ile-apaindegietarako eta estetika zentroetarako) banatuko dira, jaso bezain laster. Banaketari buruzko informazioa: www.getxo.eus/getxolan

  • Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute
  • GetxoAktibaTU programak mugimendu bat sustatzeko ekimena jarri du abian, Instagramen bideoak argitaratuz, #GetxoAktibaTU etiketarekin, alorrak herritarrekin harremanetan izate aldera https://www.getxo.eus/eu/servicios/comunicacion/notas-prensa/2234
  • Getxolaneko aurrez aurreko jarduera guztiak eteta daude. Arreta indibidualak baliabide telematikoen bidez egin daiteke (Skype/telefonoa/e-maila …).
  • Coworking gunea itxita dago.
  • Getxoko elikagaien, edarien, produktuen eta premia biziko ondasunen negozioak - farmazia-establezimenduak, medikoak, optikak eta produktu ortopedikoak, prentsa eta papergintza, estankoak, ekipo teknologikoak, konpainiako animalientzako elikagaiak, eta tindategiak eta ikuztegiak, hemen https://www.getxo.eus/eu/getxolan/empresas/guia-de-empresas-getxolan
  • KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da. Ordutegiak eta harremanetarako

2020ko zergei eta tasei buruzko informazioa

Getxoko Udalak hainbat neurri hartu ditu 2020rako zerga periodikoak eta ez-periodikoak kobratzeari, geroratze eta zatikatzeei, premiamendu-aldiko zorrei, tributu-izaerako birjarpen-errekurtsoei eta hornitzaileei ordaintzeari eta laguntzei dagokienez. Hori guztia, COVID-19ren ondoriozko premiazko tributu-neurriei buruzko martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean eta martxoaren 14an alarma-estatua indarrean jartzeari buruzkoan jasotako aurreikuspenak kontuan hartuta.

Ingurumena eta garbiketa (Hondakinen bilketa)

  • Asteburuan Getxoko hondartzetarako neurriak, aurreko asteotakoen antzekoak
  • Hondartzak erabiltzeko eta gozatzeko irizpideak (1972/2020 Dekretua)
  • Ingurumen Aretoa martxan da berriro: informazio gehiago
  • Arduraz jokatu eta hondartzez gozatu ahal izateko gomendioak: gomendioak
  • Aiboako Garbigunea zabalik dago bere ohiko ordutegian, astelehenetik igandera.
  • Komun publikoak zabalik daude erabiltzeko: informazio gehiago
  • GetxoBizi bizkletak mailegatzeko eta aparkatzeko zerbitzu publikoa badabil, alarma-egoeragatik ezarri eta gomendatutako osasun neurriekin.
  • Covid-19gatik positiboak dituzten edo berrogeialdian dauden etxeetan zaborra maneiatzeko gomendioak, hemen: gomendioak
  • Garbigune Mugikorrak zerbitzuari ekin dio berriro: informazio gehiago
  • Udalaren garbiketa-zerbitzua indartu da: presiozko ur beroarekin, hidrogarbigailuekin gaikako bilketako edukiontzietarako, era jarraituan, eta desinfektatzailea, eta baita Fadurako zentraleko ur beroaren aprobetxamenduarekin ere, galtzada zonaldeka baldekadak egiteko.

    Zeregin horietarako hiru txandatan lan egiten ari da eta produktu deskoipeztatzailea erabiltzen ari da, alkohol-oinarri batekin, desinfektatzeko.

  • Eremu sentikorrak garbitzeko jarduera berria: hipokloritozko soluzio diluitua duten sulfatagailuak dituzten bi ekipo arduratzen dira osasun-zentroetako aurrekaldeez, farmaziez, metro-sarrerez, supermerkatuetako sarrerez, okindegiez, edukiontzien aurrealdeez eta abarrez.

  • Garbiketaren zeregin zehatuak.

  • Etxeko tresnen bilketa: tresnak eta altzariak biltzeko atera aurretik, deitu 94 464 43 80 telefono zenbakira hori adosteko.

Garraioak eta mugikortasuna (TAO)

Udal Egoitza

Aldez aurretik hitzartutako bisitak baimentzen dira, adinekoentzako egoitza-zentroetako bisitak arautzen dituen maiatzaren 26ko 26520/2020 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera. Bisitak ordu erdikoak dira, egoitzako kafetegian, metakrilatozko pantailen bidez, kontaktu fisikorik gabe. Ikuskatu egiten dira bisitak, eta ezarritako segurtasun-kontrolekin egiten dira (tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, maskara, etab.).

Egoitza etengabe dago harremanetan Eusko Jaurlaritzarekin, Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere, jarrabideak eta gomendioak jarraitzeko.

Adinekoak - Zahartze aktiboa - Getxo Lagunkoia

Kultur Etxeak, Muxikebarri eta liburutegiak

  • Villamonte eta Romoko liburutegien maiegu- eta itzulketa-zerbitzua abian jarri da. informazio gehiago
  • Udako ohiko programazioa bertan behera. Horren ondorioz, aurten Jazzaldia, Folk jaialdia, San Lorentzoko Azoka eta Komiki Azoka ez dira egingo: informazio gehiago
  • Kultur Etxean eta udal liburutegietan egiten diren ekitaldiak bertan behera geratu dira irailaren 15era arte, eta baita areto-lagapen zerbitzua ere. Aurreko hilabeteetan bertan behera geratu diren ikuskizunetarako aurretik erositako sarreren dirua itzuliko da, aurretiko hitzordua eskatuta (94 491 40 80 telefono edota kulturetxea@getxo.eus e-postaren bitartez).

    Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerrei dagokienez, ekainaren amaieran bertan behera geratu eta on-line egiteko aukerarik ez zuten tailerren kuotak itzuli egingo dira.

    U
    dal euskaltegia bakarrik zabalduko da azterketa ofizialetarako prestakuntza egin behar dituzten bost ikasle-talderentzat. Halaber, Alarma Egoerarekin batera abian jarri zen irakaskuntza telematikoak jarraituko du.

  • Algortako Kultur Etxea (Villamonte) eta Romo Kultur Etxea itxita daude (liburutegia, Bebeteka, Gaztelekua, aretoak, tailerrak, eta adinekoentzako jarduerak, ikastaroak eta zerbitzuak bertan behera geratu dira) eta baita Algortako Gaztelekua, Areetako Ludoteka eta Torrene erakusketa aretoa ere. Zine zikloak eta Getxo Live ekimena, bertan behera geratzen dira.
  • Kultur Etxea, elkarte getxotarrekin batera, kasuz kasu aztertzen ari da alarma egoeragatik egin ezin den jarduera bakoitza berriro programatzeko.
  • EKAINEAN, Getxoko Kultur Etxeak antolatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira, bere zentroetan, bai kalean. Ahal den neurrian, egoerak ahalbidetzen badu, Kultur Etxeak saiatuko da data berriak jartzen ekitaldi batzuentzat: Liburutegien ekitaldiak (online saioak izan ezik), Erakusketak, “Emakumeak eszenan” antzerki-zikloa, Dantza Plaza, Hitzaldiak eta beste ekitaldiak,Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa, Kale Antzerkia Bultzatuz zikloa, Haur-antzerki jardunaldiak.
    Muxikebarriko Ekainerako programatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. Kultur Etxeak data berriak jarri ditu ikuskizun batzuentzat eta, ahal den neurrian eta egoerak ahalbidetzen badu, gainerakoentzat gauza bera egitea saiatuko da: Haur antzerkia: “Lur”, Getxotar Abesbatzen Eguna, Getxo Txiki Kanta, Getxotar Dantza Eguna, Kontzertua: Kiko Veneno, Antzerkia: “Ocaña”, Kontzertua: Sorotan Bele & Musikalia. Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/noticias/340
  • Kultur Etxeak programatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira eta dagoeneko jarri ditu data berriak bertan behera geratu diren ikuskizun gehienentzat. Gainerako ikuskizunen kasuan, 2020an edo 2021ean zehar egitea saiatuko da, egoeraren bilakaeraren arabera. Datetako batzuk honako habuek dira: Revólver taldearen kontzertua irailaren 18an izango da; “Pídeme perdón” eta “Etxerik txikiena” antzezlanak abenduaren 5ean eta urriaren 2an izango dira, hurrenez hurren; eta Speedometer soul talde britainiarra urriaren 31n jardungo da. Liburu Azoka urriaren 15etik 18ra ospatuko da, Nazioarteko Dantza Eguna urriaren 24an egingo da eta Pío Lindegaarden omenezko jazz kontzertuaz azaroaren 29an gozatzeko aukera izango dute musikazaleek, Kultur Etxeak ahalegina egin baitu kontzertua Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren kolaboratzaile handia zenaren jaiotzaren urteurren egunera atzeratzeko.
  • Udal liburutegietatik gogoratu nahi da ez dela itzuli behar libururik zentroetan. Maileguak automatikoki luzatuko dira gutxienez alarma egoera eten arte. Ebook eta pelikulen mailegu digitalak egiteko, eliburutegia webgunea erabil daiteke. Gainera, liburutegien sare sozialen bitartez etxean kulturaz gozatzeko proposamenak egingo dira. Liburutegiekin harremanetan jarri behar izanez gero, posta elektronikoak bidali daitezke honako helbide hauetara: eta .

Getxo Kirolak

"Andrés Isasi" Musika Eskola

  • Irakasleak prest daude eskuragari dauden bitarteko telefonoiko eta telematikoen bidez, ikasketetan laguntzeko eta orientatzeko.
  • Musika Eskolak Musika etxetik izeneko sail berri bat garatu du https://www.getxo.eus/eu/musika-eskola webgunean. Horren bidez, udal Musika Eskolatik herritarrak gonbidatzen dituzte eguneroko bizitzan tarte bat egin dezaten, beren hezkuntza eta kultura musikala osatzeko. Hainbat ataletan banatuta dago sail berria: musika-edizioa, musika-prestakuntza, osasun-alertako ekimenak, musika-ikuskera, kontzertuak eta ikuskizunak ... Edonork erabil dezake Musika etxetik, ikaslea izan edo ez.
  • Areetako eta Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren bi zentroak itxita daude.

Gazteria eta jaiak

  • Gazteria Zerbitzuak antolatutako hiriko udalekuak bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Aurtengo jaiak irailera arte bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Algortako eta Romoko gaztelekuak eta Areetako Ludoteka itxita egongo dira beste abisu bat eman arte.
  • San Isidro jaiak, maiatzaren 14tik 17ra egitekoak zirenak, atzeratu dira eta irailaren 10tik 13ra ospatuko dira.
  • EuskarAbentura Espedizioa 2021era atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, osasuna erdigunean jarrita eta indarrean dauden neurriak eta aholkuak kontuan hartuta, egoerak ez duelako espedizioa aurrera ateratzea ahalbidetzen, eta egungo egoeran egitasmoaren helburuak lortzeko ezintasuna dagoelako. Behin betiko erabakiaren ondorioz, 2004an jaiotako gazteek aurkeztutako lanen emaitza gordeko da hurrengo edizioko hautaketa prozesurako; elkarteak aztertuko du 2003an jaiotako gazteei eman beharreko erantzuna eta interesatuekin jarriko da harremanetan, eta 2021eko matrikulazioa 2004an eta 2005ean jaiotakoentzat izango da. EuskarAbentura Elkarteak hautagaiek egindako esfortzua aitortu eta eskertu nahi du, kalitate handiko lan asko jaso baitira, eta aldi berean, aurtengo udan bere baloreak lantzeko alternatibak bilatzeko lan egiten ari da.

Udarako aurreikusitako jarduerak

  • Gazteria Zerbitzuak antolatutako hiriko udalekuak bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Saharar umeei uda familia getxotarrekin emateko aukera ematen dien Vacaciones en paz/Oporrak Bakean programa bertan behera geratu da.

Jolas-eremuak eta igogailuak

  • Jolas-eremuak itxita daude.
  • Ereagako igogailua. Osasun-arrazoiak direla medio, eta garraio publiko denez, Barik txartela erabili beharko da (ez txanponak); derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta gehienez 2 pertsonak erabil dezakete (4, familia berekoak badira).

  • Beste Igogailu publikoen edukiera mugatu da.

Turismo bulegoa

  • Ereagako Turismo Bulegoa itxita dago

Udal Hilerria

  • Udal hilerriak bere ohiko ordutegia berreskuratu du, 2020ko maiatzaren 9ko BOEn argitaratutako jarraibideei jarraituz (8. artikulua), beilatokiei eta ehorzketei dagokienez: BOE
  • Helbidea: Bostgarrena, s/n (Andra Mari)
    Telefonoa: 94 460 22 96
    Ordutegia: - Ostiraletarako astelehenetako: 08.00 / 18.00
    - Larunbata eta Igandea: 09.00 / 18.00

Beste esparru eta jarduera batzuk

Neurriak Euskadin (Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Ertzaintza...)

Borondatezko laguntza-sarea #GuztionArtean

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik.

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei (azken horiek administrazioak bideratutakoa).

70 urtetik gorakoa bazara edota pertsona kalteberea bazara, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:

Informazio erabilgarria

Nortzuk eta zergatik atera daitezke etxetik?

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera (Alarma Estatua deklaratzen du), eta Gobernuak igorritako Deseskalada Faseen arabera, arrazoi hauengatik irten daiteke etxetik:

Nor joan daiteke lanera?

Zer establezimendu egon daitezke irekita?

Nor ibil daiteke?

Nork zirkulatu dezake eta nola?

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +