Berriak

New normality

2020/06/16

Etengabe eguneratzen den informazioa, baita Facebook eta Twitter sare sozialetan ere

Udal tramiteak eta Herritarren Arreta

  • HABekin eta Hirigintza Arloarekin lotutako kudeaketak egin ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo https://citaprevia.getxo.eus en (Algortako, Areetako eta Udaletxeko HABetarako).
    Zure datuak “AURREZ AURREKO HITZORDUAK” tratamenduan sartzen dira; horren arduraduna Getxoko Udala da (Foruak kalea 1,eta helburua du Udaleko arloetarako aurrez aurreko hitzordu-eskaerak jasotzea ezohiko osasun-egoera dela eta. Tratamenduaren oinarri juridikoa arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra eta interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzea da eta ez dago aurreikusita datu pertsonalen lagapena egitea. Titularrak eskubidea du datuak eskuratzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, baita bere datuen trataera mugatzeko edo ukatzeko ere, Udalaren posta helbidera edo datuak@getxo.eus (datuak babesteko ordezkaria) helbidera idatzizko jakinarazpen bat bidaliz, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat sartuta, edo Udalaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen kudeaketa elektronikoa hasiz. Informazio gehiagorako: www.getxo.eus/datuak
    HABetan erroldari buruzko kontsultak egin daitezke, baita erroldatze-agiriak eskatu, urrutiko ziurtagiriak kudeatu, hainbat zerbitzutarako inprimakiak eskatu, zergak zatikatu, dokumentuak erregistratu eta obra-baimenak aurkeztu ere: informazio gehiago

  • Administrazio-epeak berriz zenbatzen hastea 2020ko ekainaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, etendako epeen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da, baldin eta hala aurreikusi bada alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean. 2020ko zerga egutegia: egutegia

  • Udal Artxiboa, funtzionatzeko modu berriak: Udal Artxiboak jakinarazten du 2020ko maiatzaren 5etik aurrera, eta maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduan eta IV. kapituluko 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen baitira 19. COVIDek eragindako alarma-egoera deklaratu ondoren, herritarrei arreta emateko zerbitzua egingo duela. Horretarako, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA eskatuko zaio, posta elektronikoz, artxibo@getxo.eus helbidera. Postan NAHITAEZ adierazi behar da zer kontsulta egin nahi den. Udal Artxiboak, 24 orduko epean, posta elektronikoz jakinaraziko du hitzorduaren eguna eta ordua. Udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoaren eta Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez ere egin daiteke.
  • KIUBera joateko aurretiko ordua hartu behar da:  944660111 telefonoan edo posta elektronikoan
  • Gestioak: Administrazio elektronikoko bulegoa
  • Erroldatze ziurtagiria eskatzeko ziurtagiri elektrikoa izan gabe. Postaz bialduko da: https://www.getxo.eus/eu/servicios/solicitudes/certificados
  • Call Center: 010, Getxotik deitzen bada
  • Telefono bidez: 94 466 00 00  

Gizarte-zerbitzuak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua

           Ertzaintzak: 944063420
           Biktimari arreta emateko 24 orduz: 900 840 111
           Emakunde ren herritarrentzako zerbitzua: 945 016702/  emakunde.zuzendaritza@euskadi
           Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzua: 94 4025050 

2020ko zergei eta tasei buruzko informazioa

Getxoko Udalak hainbat neurri hartu ditu 2020rako zerga periodikoak eta ez-periodikoak kobratzeari, geroratze eta zatikatzeei, premiamendu-aldiko zorrei, tributu-izaerako birjarpen-errekurtsoei eta hornitzaileei ordaintzeari eta laguntzei dagokienez. Hori guztia, COVID-19ren ondoriozko premiazko tributu-neurriei buruzko martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean eta martxoaren 14an alarma-estatua indarrean jartzeari buruzkoan jasotako aurreikuspenak kontuan hartuta.

Hondartzak eta ingurumena

  • Asteburuan Getxoko hondartzetarako neurriak, aurreko asteotakoen antzekoak
  • Hondartzak erabiltzeko eta gozatzeko irizpideak (1972/2020 Dekretua)
  • Ingurumen Aretoa martxan da berriro: informazio gehiago
  •  Arduraz jokatu eta hondartzez gozatu ahal izateko gomendioak: gomendioak
  • Aiboako Garbigunea zabalik dago bere ohiko ordutegian, astelehenetik igandera.
  • Komun publikoak zabalik daude erabiltzeko: informazio gehiago  
  • GetxoBizi bizkletak mailegatzeko eta aparkatzeko zerbitzu publikoa badabil, alarma-egoeragatik ezarri eta gomendatutako osasun neurriekin.
  • Covid-19gatik positiboak dituzten edo berrogeialdian dauden etxeetan zaborra maneiatzeko gomendioak, hemen: gomendioak
  •  Garbigune Mugikorrak zerbitzuari ekin dio berriro: informazio gehiago
  • Udalaren garbiketa-zerbitzua indartu da: presiozko ur beroarekin, hidrogarbigailuekin gaikako bilketako edukiontzietarako, era jarraituan, eta desinfektatzailea, eta  baita Fadurako zentraleko ur beroaren aprobetxamenduarekin ere, galtzada zonaldeka baldekadak egiteko. 

    Zeregin horietarako hiru txandatan lan egiten ari da eta produktu deskoipeztatzailea erabiltzen ari da, alkohol-oinarri batekin, desinfektatzeko.

  • Eremu sentikorrak garbitzeko jarduera berria: hipokloritozko soluzio diluitua duten sulfatagailuak dituzten bi ekipo arduratzen dira osasun-zentroetako aurrekaldeez, farmaziez, metro-sarrerez, supermerkatuetako sarrerez, okindegiez, edukiontzien aurrealdeez eta abarrez.

  • Garbiketaren zeregin zehatuak.

  • Etxeko tresnen bilketa: tresnak eta altzariak biltzeko atera aurretik, deitu 94 464 43 80 telefono zenbakira hori adosteko.

Kultur Etxeak, Muxikebarri eta liburutegiak

  •  Villamonte eta Romoko liburutegien maiegu- eta itzulketa-zerbitzua abian jarri da. informazio gehiago
  • Udako ohiko programazioa bertan behera. Horren ondorioz, aurten Jazzaldia, Folk jaialdia, San Lorentzoko Azoka eta Komiki Azoka ez dira egingo: informazio gehiago
  •  Kultur Etxean eta udal liburutegietan egiten diren ekitaldiak bertan behera geratu dira irailaren 15era arte, eta baita areto-lagapen zerbitzua ere. Aurreko hilabeteetan bertan behera geratu diren ikuskizunetarako aurretik erositako sarreren dirua itzuliko da, aurretiko hitzordua eskatuta (94 491 40 80 telefono edota kulturetxea@getxo.eus e-postaren bitartez).

    Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerrei dagokienez, ekainaren amaieran bertan behera geratu eta on-line egiteko aukerarik ez zuten tailerren kuotak itzuli egingo dira.

    U
    dal euskaltegia bakarrik zabalduko da azterketa ofizialetarako prestakuntza egin behar dituzten bost ikasle-talderentzat. Halaber, Alarma Egoerarekin batera abian jarri zen irakaskuntza telematikoak jarraituko du.

  • Algortako Kultur Etxea (Villamonte) eta Romo Kultur Etxea itxita daude (liburutegia, Bebeteka, Gaztelekua, aretoak, tailerrak, eta adinekoentzako jarduerak, ikastaroak eta zerbitzuak bertan behera geratu dira) eta baita Algortako Gaztelekua, Areetako Ludoteka eta Torrene erakusketa aretoa ere. Zine zikloak eta Getxo Live ekimena, bertan behera geratzen dira.
  • Kultur Etxea, elkarte getxotarrekin batera, kasuz kasu aztertzen ari da alarma egoeragatik egin ezin den  jarduera bakoitza berriro programatzeko.
  •  EKAINEAN, Getxoko Kultur Etxeak antolatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira, bere zentroetan, bai kalean. Ahal den neurrian, egoerak ahalbidetzen badu, Kultur Etxeak saiatuko da data berriak jartzen ekitaldi batzuentzat: Liburutegien ekitaldiak (online saioak izan ezik), Erakusketak, “Emakumeak eszenan” antzerki-zikloa, Dantza Plaza, Hitzaldiak eta beste ekitaldiak,Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa, Kale Antzerkia Bultzatuz zikloa, Haur-antzerki jardunaldiak.
    Muxikebarriko Ekainerako programatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. Kultur Etxeak data berriak jarri ditu ikuskizun batzuentzat eta, ahal den neurrian eta egoerak ahalbidetzen badu, gainerakoentzat gauza bera egitea saiatuko da: Haur antzerkia: “Lur”, Getxotar Abesbatzen Eguna, Getxo Txiki Kanta, Getxotar Dantza Eguna, Kontzertua: Kiko Veneno, Antzerkia: “Ocaña”, Kontzertua: Sorotan Bele & Musikalia.  Informazio gehiago:  https://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/noticias/340
  • Kultur Etxeak programatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira eta dagoeneko jarri ditu data berriak bertan behera geratu diren ikuskizun gehienentzat. Gainerako ikuskizunen kasuan, 2020an edo 2021ean zehar egitea saiatuko da, egoeraren bilakaeraren arabera. Datetako batzuk honako habuek dira: Revólver taldearen kontzertua irailaren 18an izango da; “Pídeme perdón” eta “Etxerik txikiena” antzezlanak abenduaren 5ean eta urriaren 2an izango dira, hurrenez hurren; eta Speedometer soul talde britainiarra urriaren 31n jardungo da. Liburu Azoka urriaren 15etik 18ra ospatuko da, Nazioarteko Dantza Eguna urriaren 24an egingo da eta Pío Lindegaarden omenezko jazz kontzertuaz azaroaren 29an gozatzeko aukera izango dute musikazaleek, Kultur Etxeak ahalegina egin baitu kontzertua Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren kolaboratzaile handia zenaren jaiotzaren urteurren egunera atzeratzeko.
  • Udal liburutegietatik gogoratu nahi da ez dela itzuli behar libururik zentroetan. Maileguak automatikoki luzatuko dira gutxienez alarma egoera eten arte. Ebook eta pelikulen mailegu digitalak egiteko, eliburutegia webgunea erabil daiteke. Gainera, liburutegien sare sozialen bitartez etxean kulturaz gozatzeko proposamenak egingo dira. Liburutegiekin harremanetan jarri behar izanez gero, posta elektronikoak bidali daitezke honako helbide hauetara: eta .

Getxo Kirolak

"Andrés Isasi" Musika Eskola

  • Irakasleak prest daude eskuragari dauden bitarteko telefonoiko eta telematikoen bidez, ikasketetan laguntzeko eta orientatzeko.
  • Musika Eskolak Musika etxetik izeneko sail berri bat garatu du https://www.getxo.eus/eu/musika-eskola webgunean. Horren bidez, udal Musika Eskolatik herritarrak  gonbidatzen dituzte eguneroko bizitzan tarte bat egin dezaten, beren hezkuntza eta kultura musikala osatzeko. Hainbat ataletan banatuta dago sail berria: musika-edizioa, musika-prestakuntza, osasun-alertako ekimenak, musika-ikuskera, kontzertuak eta ikuskizunak ... Edonork erabil dezake Musika etxetik, ikaslea izan edo ez.
  • Areetako eta Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren bi zentroak itxita daude.

Gazteria eta jaiak

  • Gazteria Zerbitzuak antolatutako hiriko udalekuak bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Aurtengo jaiak irailera arte bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Algortako eta Romoko gaztelekuak eta Areetako Ludoteka itxita egongo dira beste abisu bat eman arte.
  • San Isidro jaiak, maiatzaren 14tik 17ra egitekoak  zirenak, atzeratu dira eta irailaren 10tik 13ra ospatuko dira.
  • EuskarAbentura Espedizioa 2021era atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, osasuna erdigunean jarrita eta indarrean dauden neurriak eta aholkuak kontuan hartuta, egoerak ez duelako espedizioa aurrera ateratzea ahalbidetzen, eta egungo egoeran egitasmoaren helburuak lortzeko ezintasuna dagoelako. Behin betiko erabakiaren ondorioz, 2004an jaiotako gazteek aurkeztutako lanen emaitza gordeko da hurrengo edizioko hautaketa prozesurako; elkarteak aztertuko du 2003an jaiotako gazteei eman beharreko erantzuna eta interesatuekin jarriko da harremanetan, eta 2021eko matrikulazioa 2004an eta 2005ean jaiotakoentzat izango da. EuskarAbentura Elkarteak hautagaiek egindako esfortzua aitortu eta eskertu nahi du, kalitate handiko lan asko jaso baitira, eta aldi berean, aurtengo udan bere baloreak lantzeko alternatibak bilatzeko lan egiten ari da. 

Udarako aurreikusitako jarduerak

  •  Gazteria Zerbitzuak antolatutako hiriko udalekuak bertan behera utzi dira: informazio gehiago
  • Saharar umeei uda familia getxotarrekin emateko aukera ematen dien Vacaciones en paz/Oporrak Bakean programa bertan behera geratu da.

Jolas-eremuak eta igogailuak

  • Jolas-eremuak itxita daude.
  •  Ereagako igogailua. Osasun-arrazoiak direla medio, eta garraio publiko denez, Barik txartela erabili beharko da (ez txanponak); derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta gehienez 2 pertsonak erabil dezakete (4, familia berekoak badira).

  • Beste Igogailu publikoen edukiera mugatu da.

Turismo bulegoa

  • Ereagako Turismo Bulegoa itxita dago
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +