Osoko bilkura berezia zuzenean

Osoko bilkura zuzenean ikusteko arazoren bat izanez gero, esteka honetan jar daitezke: ZUZENEAN

Jenderik gabe egingo da, streaming bidez emango da eta aldi bereko itzulpena egongo da.

Herritarrek galderak egin ahal izango dituzte. Nola parte hartu? Honela bidal daitezke galderak:

  1. Telematikoki, honen bidez: Administrazio elektronikoko bulegoa
  2. Posta elektronikoz: idazkaritza@getxo.eus

Galdera egiten duen pertsonaren izen osoa adierazi eta nortasun agiri nazionalaren dokumentua aurkeztu behar da, bai eta galderaren testua erantsi ere. Osoko Bilkura egin aurreko egunera arte bidal daitezke galderak. Galdera udaleko idazkariak irakurriko du Osoko Bilkurako kideen galdera eta eskaeren txandaren ostean.

OHARRA: Osasun-arrazoiak direla eta, osoko bilkura ateak itxita egingo da baina "streaming" bidez emitituko da. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 46.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, bilkura formatu telematikoan/bertaratutakoa egingo da.

Jarraitu zuzenean urtarrilaren 29ko Aurrekontuen Bilkura Bereziaren emanaldia

Goiko irudian klik eginez, zuzenean ikus dezakezu Getxoko Udalaren Aurrekontuen Bilkura Bereziaren 2021eko urtarrilaren 29ko bilkura.

  • Eguna: Urtarrilak 29
  • Ordua: 9:30

Gai-zerrenda

Ebazpen atala

Antolakuntza eta kontuak

  • 15.- 2021 urterako Getxoko udalaren Aurrekontu Orokorraren proiektua behinbehingorako onesteko proposamena.

Galde-esneak

- Osoko bilkura guztietara sarbidea

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +