Biografia

Amaia Agirre MuñoaAmaia Agirre Muñoa naiz, Getxoko alkatea. Nire bizitza beti egon da familiari, Getxori eta atzerriari oso lotuta.

Gerra Zibilaren garaietan nire familia osoak atzerria ihes egin behar izan zuen eta ezin izan ginen Euskal Herrira 1981era arte itzuli. Haurtzaroa Donibane Lohizunen igaro nuen eta nerabezaroa Donostian.

Azken 30 urteak Getxon eman ditut. Psikologian lizentziatu nintzen eta gradu-ondoko ikasketak egin nituen, eta gatazken ebazpen eta artekaritza alternatiboan espezializatu nintzen. Nire prestakuntza zabaltzea erabaki nuen eta esperientzia berrien bila joan nintzen Suitza, Frantzia eta Estatu Batuetara.

Berriz ere etxera bueltatu eta Deustuko Salestarretan hasi nintzen lanean, gizarte proiektuen atala koordinatuz. Baina gehiago interesatzen zitzaidan gatazken ebazpena eta bazkide batzuekin batera proiektu berri bati ekitea erabaki nuen.

Ekimen horretatik sortu zen, UPV/EHUren eskutik, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa, Unibertsitatetik sortu zen lehen spin offetakoa. Unibertsitate Zentroa artekaritza komunitarioan, zigor-artekaritzan, talde handien eta bizikidetza-proiektuen laguntzan espezializatu zen, hala udaletan nola ikastetxeetan.

Enpresan 12 urte egin nituen eta tarte horretan gatazken ebazpenari lotuta dauden esparru askotan lan egiteko aukera izan nuen. Aldi horren ostean neure bizitzari beste ibilbide bat ematea erabaki nuen eta Agirre Lehendakari for Social and Political Studies (ALC) Zentroan lan egiteko aukera izan dut.

2015ean Getxoko udaleko Gobernu Ireki eta Gardentasuneko zinegotzi aukeratu ninduten eta ataza hori ikerketa-zentroko nire lanpostuarekin batera burutu dut.

Euskara nire ama-hizkuntza da eta, horrekin batera, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egiten dut. Hizkuntzak ez ezik, izugarri gustatzen zait gastronomia eta oso gustukoa dut senideekin eta lagunekin bazkaldu ondoren sortzen den giroa. Nire hobbien artean, halaber, musika entzutea, kirola egitea edo bidaiatzea daude.

Familia da egunero motibatzen nauena; ezinbestekoa da nire bizitzan eta are gehiago orain, aurrean daukadan erronka berri honekin.
Nire ametsa hazteko, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko Getxo da.

Web orria Facebook  Instagram  


alkatetza@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +