Orri hau 2008az geroztik Nazioarteko Gardentasunerako Erakundeak egindako Udalen Gardentasun-Indizean (UGI) oinarritzen da.
Indize hau tresna baliagarria da udalek herritarren aurrean duten gardentasun-maila 80 aldagai baino gehiagoko multzo baten bitartez neurtzeko.
Emaitzak:
- Getxoko Udalaren puntuazioa sei Gardentasun-Arloetan (PDF / 11 Kb)
- Sei Gardentasun-Arloen sailkapena (PDF / 84 Kb)
- Balorazio Orokorraren sailkapena (PDF / 24 Kb)
Udalen Gardentasun Indizea 2014 (Adierazleak guztira: 80) |
A) Udalbatzari buruzko informazioa |
1.- Hautetsiei eta udaleko langileei buruzko informazioa |
1. Alkatearen eta udaleko zinegotzien datu biografikoak zehazten dira. |
2. Alkatearen eta udaleko zinegotzi bakoitzaren helbide elektronikoak zehazten dira. |
3. Alkatearen erakunde-agenda argitaratzen da (webguneko atal espezifiko batean). |
4. Osorik argitaratzen da udaleko lanpostu zerrenda. |
5. Webguneko atal espezifiko batean argitaratzen da udaleko konfiantzazko karguen (postuen) zerrenda, baita horien ordainsariak ere (banakakoak zein kolektiboak). |
6. Udalaren lan eskaintza publikoa argitaratzen da, baita horren garapena eta burutzapena ere. |
2.- Udalaren ondareari eta antolamenduari buruzko informazioa |
7. Gobernu organoak eta horien zereginak zehazten dira (gobernu batzarra, bozeramale batza, informazio batzordeak, osoko bilkura) (hala badagokio, baita auzoko edo barrutiko batzarrak ere). |
9. Organo deszentralizatuetako, erakunde instrumentaletako eta udal sozietateetako lanpostuen zerrenda edo langileen plantilla osoa argitaratzen da eta berariaz adierazten dira dauden konfiantzazko karguak. (Getxo Kirolak, Musika Eskola, Udal Egoitza, Kultur Etxea) |
10. Tokiko Agenda 21 eta plan estrategikoa (edo mapa estrategikoa) onartuta eta argitaratuta daude. |
11. Udalari atxikitako ibilgailu ofizialen zerrenda zehatza argitaratzen da (jabetzakoak edo alokatutakoak). |
12. Udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioa argitaratzen da. |
3.- Udal erakundeei eta arauei buruzko informazioa |
Udal gobernu organoei buruzko informazio hau argitaratzen da: |
15. Gobernu batzarraren erabakiak, osorik, eta udalbatzak eskuordetuta diharduenean, akta osoak. |
16. Udalbatzaren osoko bilkurak zuzenean jarrai daitezke webgunean eta/edo bideoak bertan gordeta geratzen dira. |
17. Kode etikoa edo gobernu onarena onartua eta argitaratua du udalak (ahal dela, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko talde politikoek aho batez onartutako tokiko gobernu onaren kodeari egokitua). |
18. Udalari (auziak, lana, etab.) eragiten dioten ebazpen judizialak (osorik edo edukietako estekekin) argitaratzen dira. (Horrelakorik egon ez bada, webgunean berariaz adierazi beharko da) |
B) HERRITARREKIN ETA GIZARTEAREKIN HARREMANAK |
1. Udalaren webgunearen ezaugarriak |
19. Gardentasunaren ataria (edo berariazko atala) jarri da udalaren webgunean. |
20. Udalaren webgunean erraz aurki daitekeen barne bilatzaile bat dago. |
2. Herritarrei informazioa eta arreta ematea |
21. Hasierako orrian udalaren webgunearen mapa ikus daiteke. |
22. Herritarrek eta erakundeek egindako galderei buruzko datuak argitaratzen dira. |
23. Zerbitzuen katalogo orokorra argitaratzen da, baita erakundeko zerbitzuen eta ekipamenduen egoitzak ere, helbideekin, jendeari arreta egiteko ordutegiekin eta webgune edota helbide elektronikoen estekekin. |
27. Udal talde politikoek euren iritziak eta proposamenak adierazteko espazio bat dago udal webgunean. |
28. Udalerriko auzo elkarteentzako espazio bat dago webgunean, eta elkarte horiek egindako galderei eta proposatutako gaiei buruzko zerrenda argitaratzen da. |
29. Udalaren webgunean eztabaidarako foroak edo gizarte sareetako profilak daude: Facebook, Twitter, Getxo Kirolak, Auzoz Auzo. |
3.- Herritarrekiko konpromiso maila |
30. Herritarrek parte hartzeko araudia dago eta argitaratzen da. |
31. Udal kontseiluak edota herritarrek parte hartzeko bestelako bideak (hiriaren foroa, hirigintzako gizarte kontseiluak...) daude eta horien gaineko informazioa eskaintzen da. Gainera, horien akordioak, txostenak edo proposamenak argitaratzen dira. |
33. Udaleko zerbitzuen gutun bat edo batzuk daude eta horiei buruzko informazioa ematen da, baita bertan hartutako konpromisoen betetze mailari buruzkoa ere (Gizarte Zerbitzuak eta Udal Artxiboa). |
34. Emandako zerbitzuei buruzko inkesten emaitzak daude eta argitaratzen dira. |
C) GARDENTASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA |
1.- Kontabilitateari eta aurrekontuei buruzko informazioa |
37. Zerga Erantzukizuneko Autoritate Independenteak aurrekontu egonkortasunari buruz egindako txostenak argitaratzen dira. - 1/13 txostena |
Finantza adierazle hauek argitaratzen dira: |
38.* Autonomia fiskala (zergen diru-sarrerei aitortutako eskubide garbiak /aitortutako eskubide garbiak guztira). |
2.- Gardentasuna udalaren diru-sarreretan, gastuetan eta zorretan |
Sarrerei eta gastuei buruzko adierazle hauek argitaratzen dira: |
40.* Zergen diru-sarrerak biztanle bakoitzeko (zergen diru-sarrerak / biztanle kopurua). |
41.* Biztanle bakoitzeko gastua (aitortutako betebehar garbiak / biztanle kopurua). |
42.* Biztanle bakoitzeko inbertsioa (aitortutako betebehar garbiak- VI. eta VII. kap.- / biztanle kopurua). |
43.* Kobratzeko batez besteko epea (kobratu gabeko eskubideak – I. kapitulutik III.era- x 365 / aitortutako eskubide garbiak). |
44. Hornitzaileei ordaintzeko operazio komertzialetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko hiruhileko txostenak argitaratzen dira (HAP/2012/2015 Ministerioaren Aginduaren 16.7 artikulua) (Halakorik egon ezean, webgunean berariaz adierazi beharko da). |
D) GARDENTASUNA ZERBITZUEN KOSTUETAN ETA KONTRATAZIOETAN |
1.- Zerbitzuak kontratatzeko prozedurak |
46. Kontratazio-mahaiaren osaerari, izendatzeko bideei eta deialdiei buruzko informazioa ematen da. |
47. Kontratazio-mahaiaren aktak argitaratzen dira. |
2.- Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak |
49. Tasekin edo prezio publikoekin finantzatutako zerbitzuen benetako kostuari buruzko informazioa argitaratzen da. |
E) GARDENTASUNA HIRIGINTZA, HERRI LAN ETA INGURUMEN ARLOAN |
1.- Hiri antolamendurako planak eta hirigintzako hitzarmenak |
54. Udalaren hirigintzako hitzarmenei eta egikaritzen ari diren hirigintzako jarduketei buruzko informazio zehatza argitaratzen da. |
55. Lurzoruaren erabilerei eta xedeei buruzko informazio zehatza argitaratzen da. |
2.- Herri lanen iragarkiak eta lizitazioak |
57. Obra publikoen lizitazio irizpideak, proiektuak eta pleguak argitaratzen dira. |
58. Obrarik garrantzitsuenen proiektuen aldaketak, berritzeak eta osagarriak argitaratzen dira. Getxo Antzokia, Romo Kultur Etxea. |
3.- Lehiatzaileei, eskaintzei eta ebazpenei buruzko informazioa |
59. Herri lanen lizitazioan parte hartu duten enpresen zerrenda argitaratzen da. |
60. Herri lanik garrantzitsuenak egin dituzten enpresen izena argitaratzen da. |
4. Herri lanak, hirigintza eta azpiegiturak |
Adierazle hauek argitaratzen dira: |
63. Azpiegituretan egiten den inbertsioa biztanleko: Azpiegituren inbertsioan (6. kapitulua) egindako ekitaldiko gastuak (burututakoak) / Biztanle kop. |
64. Hirigintzako diru-sarreren proportzioa: hirigintzatik eratorritako diru-sarrerak / diru-sarrera guztiak. |
F) GARDENTASUN LEGEAREN ADIERAZLEAK |
1.- Udalaren plangintza eta antolaketa |
65. Urteko eta urte ugariko planak eta programak argitaratzen dira; bertan, helburu zehatzak eta gauzatzeko aurreikusitako denbora, jarduerak zein baliabideak zehazten dira. |
66. Organoetako arduradunak, funtzioak eta independentzia harremanak identifikatzeko aukera ematen duen organigrama eguneratu bat argitaratzen da. |
67. Kontu-hartzailetzaren eta aholkularitza juridikoko organoen barne txostenak argitaratzen dira, behin betikoak direnean. |
2.- Kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak |
68. Egindako kontratu guztiak argitaratzen dira; bertan, xedea, lizitazioaren eta esleipenaren zenbatekoa, erabilitako prozedura, iragartzeko erabilitako bideak, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua eta esleipendunen nortasuna adierazten dira. |
69. Egindako kontratuen aldaketak argitaratzen dira. |
70. Aldian-aldian (gutxienez hiru hilean behin) egindako kontratu txikiak argitaratzen dira, zenbatekoei eta esleipendunei buruzko informazio zehatzarekin. |
71. Sektore publikoko kontratuen legerian aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuen aurrekontu bolumenari dagokion ehunekoari buruzko datu estatistikoak argitaratzen dira. |
72. Egindako hitzarmenen zerrenda argitaratzen da eta bertan, sinatzaileak, xedea eta, kasuan kasu, adostutako betebehar ekonomikoak aipatzen dira. |
73. Emandako diru-laguntzak eta laguntza publikoak argitaratzen dira, eta zenbatekoak, xedeak edo helburuak eta onuradunak adierazten dira. |
3.- Partaidetzako erakundeetako eta udaleko goi-karguak |
74. Udaleko goi-karguek (gutxienez, hautetsiena eta, hala badagokio, zuzendari nagusiena) eta partaidetzako erakundeetako arduradun nagusiek jasotzen dituzten ordainsariak argitaratzen dira. |
75. Karguak uztea dela-eta jasotako kalte-ordainak jendaurrean jakinarazten dira. |
76. Udaleko goi-karguen Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa argitaratzen da (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean ezarrita dago). |
4.- Informazio ekonomikoa eta aurrekontuen gaineko informazioa |
77. Higiezinen zerrenda argitaratzen da (bulegoak, lokalak, etab.), jabetzakoak, errentamendu erregimenekoak, okupatutakoak edota udalera atxikitakoak. |
78. Udalaren aurrekontuak argitaratzen dira, aurrekontu partida nagusien azalpenarekin eta betearazpen egoerari buruzko informazio eguneratuarekin (gutxienez hiru hilean behin). |
79. Udalaren kontu orokorra / urteko kontuak argitaratzen dira (balantzea, ondare ekonomikoaren emaitzen kontua, memoria eta aurrekontuaren likidazioa). (C) |
80. Kanpoko kontrol-organoek (Kontuen Auzitegiak edo Ganberak) kontu-auditorien eta fiskalizazio-auditorien txostenak argitaratzen dituzte, bai udalarenak bai udal sektore publikoko erakundeenak. (C) |