2022/4/4
Proiektua joan den urteko partaidetzazko aurrekontuen barruan kokatzen da
Villamonteko Kultur Etxea eraberritzeko obren lehen fasea hasi da. Datozen hilabeteetan, 2021eko partaidetzazko aurrekontuen proposamenen barruan onartutako proiektuaren lanak hartuko ditu zentro algortarrak, bertako instalazioak modernizatzeko.
Lanek, besteak beste, klimatizazioa eta lokalaren argiztapena hobetuko dituzte. Gainera, dauden espazioen banaketa erabilgarriagoa planteatuko dute.
Horrela, erakusketa-aretoa lokalaren ezkerraldean kokatuko da, eta azalera handiagoa izango du, Torreneko erakustareto zaharraren antzekoa; horretarako, lokalaren bulego-gune zaharren zati bat hartuko du.
Bestalde, liburutegiak ere aldaketak izango ditu eta irakurketa eta ikasketa postuen banaketa optimizatuko da.
Azkenik, obren ondoren, lagapenetarako erabilera anitzeko gela berri bat egingo da Kultur Etxean, eta lokalak mota horretako sei espazio izango ditu guztira.