Berriak

%60ra murriztuko dira edukierak

2021/12/29

Getxoko Kultur espazioen edukiera %60ra murriztuko da urtarrilaren 28ra arte

Lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuan xedatutako neurriak betez, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazten du gaur hasita eta urtarrilaren 28ra arte Kultur Etxeak bere jarduera garatzen duen barruko espazioen edukiera %60ra murriztuko dela. Honako hauek dira aipatutako espazioak:

  • Romo eta Algortako Kultur Etxeak
  • Villamonte, San Nikolas eta Romoko liburutegiak
  • Muxikebarri
  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa
  • Algortako Biotz Alai plazako karpa

Kultur etxeen kasuan, neurria espazio guztietan ezarriko da, erabilera anitzeko aretoak eta RKEko areto nagusia barne. Ikastaro eta tailerretarako aretoek ezin badituzte hartu izena eman duten pertsona guztiak, Kultur Etxeak edukiera handiagoko espazioak bilatuko ditu. Jarduera horien garapena erraztu aldera, Kultur Etxeak, beharrezkotzat jotzen badu, areto-lagapenak bertan behera utziko ditu araua indarrean dagoen bitartean.

Halaber, Kultur Etxeak gogorarazi nahi du neurri hau aplikatzeak ez duela esan nahi aurreko dekretukoak baliogabeak direnik. Horrela, aurretik adierazitako espazioetara sartzeko, Covid ziurtagiri digitala aurkeztu beharko da (12 urtetik beherakoak izan ezik), bai eta identifikazio-dokumentazioa ere, eta maskara erabili beharko da uneoro.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +