Berriak

COVID ziurtagiria kultura-

2021/12/15

Deirrigorrezkoa izango da COVID ziurtagiria kultura espazioetan, liburutegietan eta erakustaretoetan

Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretua aplikatuz, abenduaren 15ean, eta beste abisu bat eman arte, Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digital (QR) aurkeztea eskatuko da Getxoko Kultur Etxeko kultura ekitaldiak antolatzen diren honako espazio hauetan:

  • Muxikebarri zentroa
  • Romoko Kultur Etxeko areto nagusia
  • Villamonteko Kultur Etxeko erabilera anitzeko aretoak
  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak atzo bidalitako komunikatuan adierazitakoari jarraituz,  honako leku hauetan ere Covid ziurtagiria erakustea derrrigorrezkoa izango da:

  • Villamonte eta San Nikolaseko liburutegiak
  • Romoko helduen liburutegia
  • Romoko haur liburutegia (12 urtetik gorakoei bakarrik eskatuko zaie)
  • Villamonteko eta Romoko erakustaretoak

Ziurtagiri horrekin batera, nortasuna egiaztatzen duen baliozko agiria (NAN, pasaportea, gidabaimena) aurkezteko eskatuko zaie bertaratutakoei.

Arau horretatik salbuetsita geratuko dira 12 urtetik beherakoak; nolanahi ere, heldu batek lagunduta etorri beharko dute, eta horiek aurretik aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute derrigorrean.

Horrez gain, aretoetan sartzeko ohiko baldintza guztiak bete beharko dira nahitaez, eta, bereziki, maskara une oro erabiltzeko beharra.

Jende pilaketarik eta atzerapenik egon ez dadin, Kultur Etxeak ikuskizunak hasi baino ordubete lehenagotik utziko dio jendeari sartzen, Muxikebarriren kasuan, eta 30 minutu lehenago kultur etxeen eta Musika Eskolako entzunaretoaren kasuan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +