Berriak

Edukierak %100era pasatuko dira

2021/10/08

Getxoko kultura instalazio, ikuskizun eta ekintzen edukiera handituko da

COVID-19ren aurkako prebentzio neurriei buruzko Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 Dekretuan eta Osasuneko sailburuaren data bereko aginduan ezarritako xedapenei jarraituz, Getxoko Kultur Etxeak instalazio guztien edukiera handituko du, bai eta Muxikebarri zentroko, Algorta eta Romoko Kultur Etxeetako eta San Nikolas Liburutegiko ekintza eta ikuskizunenak ere.

Edukierak %100era handituko dira, eta neurri honek sarrerak salgai dituzten urriaren 13tik aurrera egingo diren ikuskizun eta ekintza guztietan izango du eragina, baita salmenta agortuta zegoen ekitaldietan ere.

Neurri horrek orain arte izandako osasun-eragina kentzea dakar, eta, ondorioz, eserlekuen arteko segurtasun-tartea bertan behera geratuko da.

Kultur Etxeak Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak betetzen ditu, eta prebentzio-, garbiketa- eta desinfekzio-arloko beharrezko protokolo guztiak beteko ditu; bereziki maskara nahitaez uneoro erabiltzea, barnealdea etengabe aireztatzea, eta gainerako funtsezko prebentzio-neurriak ere betetzea.

Gaur hasita, eta datozen egunetan zehar, Getxoko Kultur Etxeak ikuskizunen sarrera salmenta gaituko du indarrean dauden edukiera berriekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +