Berriak

Muxikebarriko programazioa

2021/08/12

Muxikebarriko programazioa berriro ere hasiko da irailean eskaintza zabala proposatuz

Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi baino gehiago izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta Habanera jaialdiak eta Aste Korala zikloak barne

Irailean Muxikebarrik 2021eko azken lauhilekoari ekingo dio, aniztasuna eta kalitatea ardatz dituen proposamenarekin. Abendura arte, 65 musika, antzerki, dantza eta umore ekitaldi baino gehiago izango dira Getxoko zentroan, haur programazioa eta zinema zikloak ahaztu gabe. Horren barruan, ohiko kultur programazioan oso errotuta dauden zikloak ere egongo dira, hala nola Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta Habanera jaialdiak eta Aste Korala. Iraileko eta urriko ikuskizun gehienetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta datozen egunetan gainerako programazioetakoak gehitzen joango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +