Berriak

Kultura sormenerako laguntzak

2021/05/20

40 priektu aukeratu dituzte kultura sormenerako dirulaguntan deialdian

Kultur sektorea suspertzeko abian jarri den ekimen honek harrera oso ona izan du eta 125 proposamen jaso ditu

Guztira, 40 proiektu kulturalak aukeratu dira Getxoko Kultur Etxeak pasa den urteko urrian abian jarri zuen kultura sormenerako dirulaguntzen deialdiaren barruan. Ekimenaren helburua da kultur sektoreak osasun-krisia dela eta jasan izan behar dituen ondorioak arintzea. Deialdiak harrera bikaina izan du, eta askotariko diziplina artistikoen 125 proposamen jaso ditu. Programari 120.000 euroko aurrekontua esleitu zaio da eta hautatutako proiektu bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu.

Deialdia 2020. urteko azken zatian abian jarritako laguntza-sortaren barruan dago. Aurretik aipatutako xedearekin, programazio-proposamenetarako laguntzak ere jasotzen ditu, horietako batzuk laster Muxikebarrin erakutsiko direnak, bai eta kultura-prestakuntzarako diru-laguntzak ere. Getxoko zentroan, hain zuzen ere, prentsaurrekoa izan da gaur deialdiaren emaitza ezagutzera emateko eta Amaia Agirre Getxoko alkateak azpimarratu duenez, «Udalarentzat oso pozgarria da horrelako ekimen bat aurrera eramatea, batez ere, Getxon dugun talentuari ikusgarritasuna ematen diona eta gure kultur harrobiaren potentziala erakusten duena».

Iaz ospatu ezin izan ziren tokiko jaiak egiteko baliabideekin finantzatu da Deialdia. Horren bidez, kultur sektorea eta tokiko arte-sormena sustatu nahi da, askotariko modalitateetan. Hala, epaimahai espezializatuak hautatutako proiektuen artean, sorkuntza eszeniko, ikus-entzunezko, musika, literatura, hezkuntza eta beste diziplina batzuetako lanak daude. Xabier Paya Kultura Gelako zuzendariaren hitzetan, Xabier Paya Kultur Etxeko zuzendariak azpimarratu epaimahaiak, Fernando Velazquez, Laura Mintegi eta Begoña Vicario profesional ospetsuek osatuta, «lan gogorra» izan duela proiektuak hautatzen eta «Getxoko sortzaileen ekarpena, Getxoko ondare ukigarri edo ukiezinarekiko lotura eta udalerriari egindako ekarpena» baloratu dituztela.

Literatura-sorkuntzaren atalean hautatutako proiektuetako baten izenburua "La cueva de Mari" da, Getxon girotutako kutsu mitologiko duen eleberri beltza. Bere egilea, Haizea Lopez, gaztea izan arren, ibilbide oparoa duela erakutsi du azken urteotan. Idazleak berak azaldu duenez, «eleberrian arima utzi du», eta lan horrekin arrakasta handia lortzen ari da, izan ere Amazonen thriller eleberrien atalean gehien saltzen diren nobedadeen zerrendan hirugarren postuan dago.

Bestalde, Pepe Heredia, eskarmentu handiko konpositore eta Rumba Norte talde getxotarrean ibilitako musikaria, «Getxo Brutal» izeneko proposamenagatik aukeratu dute musika sorkuntzaren atalean. Proiektua Getxori eskainitako pieza instrumental bat da, bideo muntaia batekin osatua. Artistak azaldu duenez, proiektu honetan bere lan musikalaren hainbat lan bildu ditu, eta udalerriarekiko sentitzen duena islatzeko forma eman dio.

Diruz lagundutako beste ekimenetako bat «Basque Children» da, Ana Hormaetxea gidoilariaren ikus-entzunezko proposamena. Fikziozko telesaila da, zortzi atalekoa, eta 1937an Ingalaterrara gatazka zibiletik urrun bidali zituzten 7 eta 15 urte bitarteko 4.000 bat adingabe euskaldunen bizipenak kontatzen ditu. Horien artean, getxotar gazte bat dago. 2020an Londreseko etxe batean aurkitzen dira bere egunkaria, eta horri esker ezagutuko da haren istorioa. Egileak eskerrak eman dizkio Udalari laguntza programa abian jartzeagatik. Halaber, sortzaileak kulturaren I+G direla nabarmendu du eta baita askotan gaizki tratatuak direla arriskatzeko orduan. Horri lotuta, sortzen jarraitzeko laguntza ekonomikoa izatearen garrantzia azpimarratu du.

Mariasun Yanguas, Eskuz Esku eta Lilura abesbatzen sortzailea eta Getxon 40 urte baino gehiagoz piano, solfeo eta harmonia irakaslea izan dena, «Emakumeak aho batez» izeneko proposamena aurkeztu du. Adierazi duenez, konposizio musikal eta poetiko hori «emakumeen sentimenduetan, esperientzietan eta bizipenetan oinarrituta dago, eta euskal esentzia tradizionalaren konposizio-esentzia jasotzen du bere erritmo eta harmonia bereizgarrien bidez». Jone Uriaren hitzak dituen pieza, gainera, musika eta kultura maite duten emakume guztiei egindako omenaldia da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +