Berriak

Ikasteko guneak zabalduko dira

2021/04/29

Kultur Etxeek ikasteko guneak zabalduko dituzte abuztura arte

Egoerak ahalbidetzen badu, erabilera soziokulturaleko lokalak erabili ahal izango dira

Egungo osasun-egoera dela eta Getxoko Kultur Etxeko ikasteko aretoen edukiera murriztu egin denez, datorren asteazkenetik (maiatzaren 5a) eta abuztuaren 31ra arte, Villamonte eta Romoko Kultur Etxetako ikasteko guneak zabalduko dira.

Horrela, liburutegietako ikaslekuez gain, ikasleek jarduera soziokulturaletarako dauden aretoak erabili ahal izango dituzte ohiko ordutegian, baldin eta areto horiek tokiko elkarte edo erakundeek beste erabilera batzuetarako ez badituzte eskatu. Horrela, Villamonten 26 postu berri sortu ahal izango dira gehienez, eta Romon, 24.

Ikasteko lekuak erabili nahi dituzten pertsonek liburutegietan erabilera horretarako dauden postuak bete beharko dituzte hasieran, eta guztiak bete ondoren, beste gela batzuk irekitzeko eskatu beharko dute atezaintzan. Geletako atezaintza-taldeak gela horiek banan-banan irekiko ditu, bakoitzaren gehieneko edukiera osatu arte.

Plazak aurretik adierazitako epean egokituko dira, Covid-19 prebentzioaren arloan gaur egun aretoen erabilera-baldintzak alda ditzaketen arau-aldaketarik ez badago. Kasu horretan, Kultura Etxeak araudian izan ditzakeen ondorioak aztertuko ditu bere zerbitzuetan, eta neurri egokiak hartuko ditu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +