Berriak

Elkarteentzako diru-laguntzak

2021/04/26

Kultur Etxeak bi saio antolatuko ditu Kultur elkarteentzako ohiko diru-laguntzen deialdia azaltzeko

Maiatzaren 16ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak bertoko kultura-elkarteei urtero ematen dizkien ohiko-diru-laguntzak aurkezteko deialdia. Diru-laguntza horien helburua irabazi-asmorik gabeko erakunde horien funtzionamenduak eta ohiko berezitasunek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea da.

Deialdi horren nondik norakoak azaltzeko eta kolektibo eskatzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, Kultur Etxeak bi saio antolatuko ditu maiatzaren 3an eta 6an. Irantzu Uriarte Kultur Etxeko presidenteak eta erakundeko teknikariek parte hartuko dute saio horietan.

Lehenengoa Algortako Kultura Exean izango da,  gaztelaniaz, eta, bigarrena, berriz, euskaraz, Romo Kultur Etxean. Biak 18: 30ean izango dira. Kultur Etxeak kultur elkarteei bertaratzeko gonbidapena luzatu die eta, horietara joan ahal izateko, interesdunek 94 466 01 23 - 94 466 00 22 telefonoen eta kulturetxea@getxo.eus  posta elektro-nikoaren bidez aurretik baieztatu behar dute bertaratuko direla. Osasun-egoera dela eta, aretoen edukiera mugatu da eta elkarte bakoitzeko ordezkari bakarra joan ahal izango da. Bileretan emandako azalpenen dokumentazioa Kultur Etxearen webgunean izango da eskura maiatzaren 7tik aurrera.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +