Berriak

Nazioarteko Dantza Eguna

2021/04/23

Apirilaren 29an Nazioarteko Dantza Eguna izango da, Getxon kalean eta publikoaren aurrean bertoko dantza eskola eta akademiek urtero ospatzen duten eguna, hain zuzen ere. Aurten hori ez da posible izango osasun egoera dela eta, baina beste formatu batean gogoratuko da eguna. Kultur Etxeak ez du ahaztu nahi izan Getxon oso errotuta dagoen ospakizun hori eta apirilaren 28an Getxo Kultura sare sozialetan zabalduko den bideoa grabatu du.

Horretan honako dantza akademia eta estudio hauek parte hartu dute: Ana Lararen Dantza Estudioa, Romoko Carmen Veraren Dantza Estudioa, Begoña Zabala Dantza Estudioa, Dantzarte, Areetako Flamenko Eskola, Utopian eta Danco. Ekimen hori Getxo Ekinez-en barruan dago. Getxoko udalak bultzatutako programa da hori, osasun-krisiak hainbat arlotan, besteak beste kulturan, eragin dituen ondorioak laguntza ekonomikoen bidez arintzeko helburua duena.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +