Berriak

Liburutegien zerbitzua larunbatetan

2021/03/03

Oharra: Liburutegien zerbitzua larunbatetan

Martxoaren 6tik aurrera San Nikolaseko (Algorta) udal liburutegia berriro ere zabalduko da larunbatetan, 9:00-13:00 ordutegian. Romo Kultur Etxeko liburutegiaren batera, honako zerbitzu hauek eskainiko ditu aipatutako ordu-tartean: liburu, aldizkari eta nobedadeen bertako kontsulta eta irakurketa; irakurtzeko eta ikasteko gelak; maileguen itzulketa; bazkideentzako ordenagailuak (30 min gehienez); eta WiFi irekia. Zerbitzu horiek Romo Kultur Etxean ere eskainiko dira larunbatetan. Automailegu-zerbitzua, osasun-egoera dela eta itxita dagoena, laster berriro ere abian jartzea aurreikusita dago.

Bestalde, Villamonteko liburutegia larunbatetan ere zabalduko da 9:00etatik 13:00etara eta bertan, aipatutako zerbitzuez gain, honako hauek ere eskainiko dira: informazioa, kontsulta eta materialen mailegu eta itzulketa.

Astelehenetik ostiralera, hiru zentroetan zerbitzu guztiak eskainiko dira ohiko ordutegian (8:30-14:30 eta 16:00-20:30).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +