Berriak

Abenduko programazioa

2020/10/01

Kultur Etxeak abenduko zenbait ikuskizunen ordutegia aldatu du indarrean dauden murrizketak direla eta

Eusko Jaurlaritzak orain dela gutxi ezarritako osasun-neurriak direla eta, Getxoko Kultur Etxeak abendurako Muxikebarrin zein beste kokapen batzuetan programatuta dauden zenbait ikuskizunen ordutegia aldatu du.

Horrela, 19:00etara aurreratu dira “Pídeme perdón” antzezkizuna (abenduak 5), “Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” kontzertua (abenduak 13), Euskadiko Orkestraren (abenduak 18) eta Izaroren (abenduak 19) saioak eta Yllana taldearen “Maestrissimo” antzezlana (abenduak 30).

Halaber, abenduaren 26rako 21:30ean aurreikusita zegoen Travellin’ Brothers Little Band taldearen kontzertua bertan behera geratu da. Bandak egun horretan bertan 19:00etan eskiniko duen saioa mantenduko da.

Gaur hasita, Getxon edo ondoko udalerrietan bizi direnek sarreren itzulketa eskatu dezakete. Orduz aldatu diren ikuskizunen kasuan, erosketa txartelaz egin bada, 94 466 01 23 telefono zenbakia (8:30-14:30; astelehenetik ostiralera) edota sarrera@itzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez eskatu daiteke, mezuan sarreren argazkia erantsi eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa idatzita. Travellin’ Brothersen bertan behera utzitako kontzertuaren kasuan, sarreren dirua ezer egin gabe itzuliko zaie erosketa txartelaz egin dutenei.

Txarteldegian edo Kultur Etxeetan eginiko erosketen kasuan (eskudiruz edota txartelaz), Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira (10:00-13:00 / 17:30-19:30; astelehenetik ostiralera). Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren erosleen kasuan, mugikortasun-murrizketak amaitu eta gero joan ahal izango dira.

Zine-zikloak

Murrizketak direla eta, Zinemabarri eta Zine-Kluba zine-zikloetan ezarritako aldaketak mantenduko dira. Beraz, ziklo bietan proiekzioak 18:00etan hasiko dira. Zinemabarriko proiekzioak ohiko lekuan izango dira, Muxikebarri zentroan; Zine-Klubaren kasuan, besterik esan arte, Romo Kultur Etxeko areto nagusian izango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +