Berriak

Diru-laguntzak

2020/10/29

Kultura sormenerako diru-laguntzak emateko deialdia abian jarri du Getxoko Kultur Etxeak

Ekimenari 120.000 euro esleitu zaizkio eta zortzi kategoria hartuko ditu

Getxoko Kultur Etxeak kultura sormenerako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du gaur bertan,  urriak 29. Ekimena lan artistikoak eta sorkuntza prozesuak garatu nahi dituzten Getxon bizi diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoei zuzenduta dago. Halaber, bertan bizi ez diren pertsonei ere zuzenduta daude, baldin eta Getxori estu lotutako kultura proiektuak aurkezten badituzte.

Deialdi honi 120.000 euroko aurrekontua esleitu zaio, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu diren aurtengo herriko jaien baliabide ekonomikoak erabiliz. Ekimen honen bitartez, udalak baliabide horiek Getxoko kultur sektorea sustatzeko konpromisoari erantzun dio. Horrela, herritarren kultura-sorkuntzaren aldeko apustua egiteaz gain, sektore artistikoari lagundu nahi dio udalak profesionalentzat bereziki zaila den une honetan.

Guztira, zortzi ataletan banatuko dira diru-laguntzak deialdi honetan: Sorkuntza eszenikoa (antzerkia eta dantza), ikus-entzunezko lanak (ikus-entzunezko proiektuak eta zinea), musika-konposizioak, literatura-lanak eta ilustrazioa (eleberria, ipuina, poesia, komikia, ilustrazioa), haur eta gazteentzako hezkuntzako proiektu kulturalak, obra bisualak eta plastikoak eta beste sorkuntza diziplina batzuk (aurreko atalen barru ez direnak).

Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Hori amaitu ondoren, aditu-batzorde batek lanak aztertuko ditu eta, handik hiru hilabetera, gutxi gorabehera, hautatutako proiektuak jakinaraziko dira, baldin eta osasun-egoerak ahalbidetzen badu.

Kultura programazioa eta formakuntza

Deialdi hau hiru motatako diru-laguntza sorta baten barne dago. Gainerako biak laster abiaraziko ditu Kultur Etxeak, eta horien ardatzak programazio kulturalerako proposamenak eta formakuntza eta profesionalizazioa izango dira, hurrenez hurren.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +