Berriak

Oharra

2020/10/28

Kultur Etxeak datozen ikuskizunetarako sarreren dirua itzuliko die Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren pertsonei

Ute Lemperren kontzertua eta Txiki Kanta haur abesbatzen jaialdia bertan behera utzi dira

Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurriek Getxon edo ondoko beste udalerrietan bizi ez diren pertsonei eragotzi eragingo diete azaroaren 10era arte Getxon izango diren kultura ekitaldietara etortzea. Hori dela eta, Getxoko Kultur Etxeak ikuskizun horietarako sarreren dirua itzuliko die Getxon, Berangon, Leioan, Erandion, Sopelan edo Portugaleten bizi ez diren lagunei.

Mugikortasun murrizketek pertsona horientzat eragina izango dute urriaren 31n ospatuko den "¡Recuérdame! El tributo a Coco" musikalean eta baita azaroaren 1erako programatuta dagoen Cuarteto Quiroga taldearen kontzertuan. Saio horietarako sarrerak txartelaz erosi dituztenek ikuskizunaren aurreko egunera arte eskatu dezakete itzulketa 94 466 01 23 telefono zenbakia edota sarreraitzulketa@getxo.eus e-mailaren bitartez. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira dirua eskatzeko, udalen bitarteko mugikortasun murrizketa amaitu eta gero. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 / 17:30-19:30. Itzulitako sarrerak berriro ere salgai egongo dira.

Halaber, osasun egoeraren larritzearen ondorioz, azaroaren 7rako aurreikusita zegoen Ute Lemper abeslariaren kontzertua bertan behera geratu da. Artistaren kontratazio bulegotik jakinarazi dute Getxoko saioa bertan behera utzi beharra, Europako biraren beste kontzertu batzuekin batera. Sarreren diru-itzulketari dagokionez, txartelaz erosi dituztenei ezer egin gabe itzuliko zaie dirua. Eskudiruz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira azaroaren 2tik aurrera dirua eskatzeko. Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren erosleen kasuan, mugikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira.

Beste ekitaldi batzuk

Abian jarritako azken osasun neurriek beste ekitaldi batzuetan ere eragina izango dute. Horrela, azaroaren 6an Zine-Kluba zikloan programatuta zeogen “Vida oculta” filmaren proiekzioa bertan behera utzi da eta baita abenduaren 8ko Txiki Kanta haur abesbatzen jaialdia ere.

Azkenik, Kultur Etxeak gogorarazi nahi du ostiralean eta larunbatean Romo Kultur Etxean izango diren Komiki Jardunaldietara Getxon edo ondoko udalerrietan bizi diren pertsonak bakarrik joan ahal izango direla. Halaber, Romo Kultur Etxeko erakusketara taldeko bisiten araudia ere aldatu da: hemendik aurrera, gehienez 6 pertsona bakarrik egon daitezke taldeko, monitoreak eta gidak barne.

Aretoen lagapenen atzerapena

Getxoko Kultur Etxeak iragarria zuen Algorta eta Romoko espazioen lagapenei ekitea azaroaren 1etik aurrera, baina indarrean sartu berri diren arauetara egokitzeko lanaren ondorioz, astebete atzeratuko du aurreikusitako data. Lagapenak, beraz, azaroaren 9an hasiko dira, astelehenarekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +