Berriak

Bono Aurrera! Bizkaia Kultura

2020/09/28

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera! Kultura Bonua (BAKB) erabil daiteke 2021eko maiatzaren 31ra Muxikebarrin izango diren ikuskizun guztietan.

Bonu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan.

Horretarako, bi mota izango ditu Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak (BAKB), baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

  • A motako BAKB: 25 eurotan, edozein kultura produktu erosteko (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak salbu).
  • B motako BAKB: 15 eurotan, euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmeak, dokumentalak, jokoak eta bideojokoak eta Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak edo bazkidetzak) eta euskaraz egiten diren kultura-ikuskizunetarako sarrerak erosteko (zinea, antzerkia, dantza, musika kontzertuak...).

Produktu batzuk berariaz geratuko dira programatik kanpo, eta ezingo dira Bizkaia Aurrera Kultura Bonua erabiliz erosi. Hauek dira produktuok: papergintzako artikuluak; informatikako eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak; jokoak eta bideojokoak (euskaraz egindakoak izan ezik).

Liburua: testu-liburuak, ikasketak-liburuak eta liburu profesionalak salbu.

BAKBak erosten dituzte pertsonek programara atxikitako establezimenduetan soilik erabili ahalko dituzte horiek, 2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean. Epe hori agortzean ezingo dira ordaintzeko erabili. Erosleei ez zaie dirurik itzuliko erosi eta erabili ez dituzten BAKB txartelengatik.

Noiz erosi daiteke?
2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 24ra arte.

Non erosi daiteke?
BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian, eta Kutxabanken web orrian. Sarrerak erosi eta jasotzeko zerbitzu anitzeko kutxazainen zerrenda ondorengo esteka honen bidez kontsulta daiteke: Sarrerak erosi eta jasotzeko terminalak.

Bonuak erosi

Bizkaia Aurrera! Kultura bonua programari atxikitako establezimienduetan erabiltzeko epea:
2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra.

Epe hori agortzean ezingo dira ordaintzeko erabili. Erosleei ez zaie dirurik itzuliko erosi eta erabili ez dituzten BAKB txartelengatik.

Informazioa
www.bizkaia.eus/BizkaiaAurreraKulturaBonua eta telefono zenbakian 94 400 28 44, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik).

Non erabili daiteke?
BAKB programari atxikitako establezimendu hauetan erabil daiteke: Establezimenduen zerrenda.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +