Berriak

Getxo Folk 2020

2020/09/01

Folk Getxo 2020: 36. Nazioarteko Folk Jaialdia

  • Irailaren 25etik 27ra
  • Muxikebarri

Irailaren 25etik 27ra tradiziozko doinuak berriro ere datozkigu Getxora 36. Folk Jaialdiaren eskutik. Aurten, formatu murriztuan izando da jaialdia eta saio guztiak, Muxikebarri zentroan. Bertan, ibilbide luze eta arrakastatsua duten taldeen musikaz gozatu ahal izango dugu, Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TXrena, hain zuzen ere. Halaber, ez dira faltako kaleko banden saioak, aurten Muxikebarrin ere izango direnak eta Brincadeira eta Transfolk taldeak protagonista izango dituztenak.

Ordainezko kontzertuak

Irailak 25 (ostirala)

LUAR NA LUBRE: "Vieiras e vieiros: Historias de peregrinos"

Hamarkadaren lehenengo Done Jakuaren urtea ate joka dagoela, eta 30 urteko ibilbidea osatu ondoren, talde galiziarrak “Vieiras e Vieiros. Historias de Peregrinos” bere azken lana gerturatuko digu.  Joan den martxoan aurkeztuta, diskoaren helburua Bidearen 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Bideak bere doinu banda propioa baitu. Behin ere, taldeak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du.


Irailak 26 (larunbata)

CELTAS CORTOS

Celtas Cortos taldea itzuli da oholtzetara 30 urteko ibilbidea ospatzeko, nahasezina eta erabatekoa den soinuarekin eta “Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada” bilduma-lanarekin datorkigu Getxora. Folk modernoko adierazle hauek kantarik ospetsuenak birpasatuko dituzte, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfinamenduan zenbait artistekin batera abestutako "20 de abril" abestia, besteak beste.

Irailak 27 (igandea)

OREKA TX: "Koklea Berezia"

Artistas invitados/as: Aziza Brahim / Mónica de Nut / Thierry Biscary / Xabier Zeberio

Koklea Oreka TX bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez inerpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz bailatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko. Boskoteak azken urteetan egin duen ibiilibide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean. Horretaz gain, oraingoan, aurkezpen berezi bat gozatzeko aukera izango dugu, lehen mailako kolaboratzaileekin joko baitute. (Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary, Xabier Zeberio).

Doako kontzertuak

  • Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)
  • Algorta eta Romoko Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbidapenez


Irailak 25 (ostirala)

BRINCADEIRA

  • 18:00
  • Gonbidapenak agortuta

Tradiziozko erritmo eta dantzez baliatuta, Brincadeirak ikuskizun sutsua eta indarrez beterikoa dakarkigu. Perkusioa eta mugimendua uztartu dira publikoa harrapatu eta liluratu egiten duen saio bizkor batean. Taldearen erakargarritasunak ikuskizun indartsu zein xarmagarriak eratzen dituzte.


Irailak 27 (igandea)

TRANSFOLK: "Txaloka"

  • 12:00

“Transfolk” ikuskizunak Euskal Herriko folkloreaz gozatzeko aukera emango digu betiko euskal dantza eta musiken eskutik. Folklorea bezala, lan hau hasi eta aldatu egingo da eszenatokian: tradizioak garatuz, musika berpiztuz eta ohiturak hankaz gora jarriz. Musikaz, dantzaz, antzerkiaz eta umoreaz betetako ikuskizuna.

Alerta Laranja

Itsasaldea: Nabegazioa, 21.00ak arte (ostiralak 25)

Abisu horiak
(Ostiralak 25)

- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Haizeguneak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Arriskua itsasaldea: Kostaldean inpaktua 
(Larunbatak 26)
- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Haizeguneak
(Igandeak 27)
- Euria iraunkorrak

Informazio gehiago: Euskalmet

 

Kultur Etxea

  • Rss
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
Udaltzaingoa 94 466 0202
Getxo OpenData
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +