Berriak

Liburutegiak

2020/05/29

San Nikolas liburutegiko mailegu- eta itzulketa-zerbitzua abian jarriko da ekainaren 22

Algortako San Nikolas liburutegiko mailegu- eta itzulketa-zerbitzua zabalduko du ekainaren 22an. Beraz, datorren astelehenetan hasita, zerbitzu hori abian izango da udal liburutegi guztietan. San Nikolaseko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da eta 11:00-12:00 tartean lehentasuna emango zaie 70 urtetik gorako pertsonei.

Villamonte (Algorta) eta Romo Kultur Etxeko liburutegietan zerbitzua ekainaren 1etik abian dago, astelehenetik ostiralera, honako ordutegi honetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 70 urtetik gorako pertsonei lehentasuna emango zaie 11:00-12:00 eta 19:00-20:00 tarteetan.

Erabiltzaileek bakarrik joan beharko dute liburutegietara. 14 urtetik beherako umeek eta mendekotasuna duten pertsonak heldu batek lagunduta joan daitezke. Erabiltzaile guztiek maskara erabili behar izango dute zentroetan, behar bereziak dituzten pertsonek izan ezik.

Zerbitzua arintzeko asmoz, gomendagarria da aurretiko eskaerak egitea www.getxo.eus/liburutegiak webgunearen bitartez, telefonoz (Villamonte: 94 431 92 81 / Romo: 94 464 48 10 / San Nikolas: 94 491 47 04) edota posta elektronikoz (villamonte.liburutegia@getxo.eus / romo.liburutegia@getxo.eus / sannikolas.liburutegia@getxo.eus).

Azkenik, Covid-19a dela eta ezarritako protokoloak betetze aldera, liburutegiek jakinarazten dute itzulitako liburuak zein liburu berriak berrogeialdian jarriko direla bi astez mailegu-zerbitzura itzuli aurretik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +