Berriak

Zabalik dago

2019/07/11

Cartel

Getxoko Antzeki Jardunaldietako antzerki arinaren atalean parte hartzeko izen-emate zabalik dago

Horretan parte hartu nahi duten taldeek eta profesionalek uztailaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak

Getxoko Kultur Etxeak zabaldu berri du Antzerki Jardunaldietako antzerki arinaren atalean izena emateko epea. Horretan parte hartu nahi duten taldeek eta profesionalek uztailaren 31era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak. Jasotako proposamenen artean hamar hautatuko dira eta horiek urriaren 6an eta 13an antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean.

Aurkeztutako lanek gutxienez 15 minutu iraun behar dute eta gehienez, 20. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan. Lanak gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke, eta euskarazkoei lehentasuna emango zaie. Horrezaz gain, genero parekotasuna aintzat hartuko da, bereziki zuzendaritzari eta dramagintzari dagokienez.

Halaber, ezinbestekoa da antzezlanak proposatutako lekuari egokitzea. Bertan ez da soinu eta argiztapen sistemarik egongo (partaideek elementu horiek jarri ahal izango dituzte, baldin eta konplexuak ez badira). Aukeratutako antzezlan bakoitza hiru aldiz antzeztuko da egun berean.

Informazio orokorra eta parte hartu ahal izateko arauak http://teatrobrevegetxo.wix.com/antzerkiarinagetxo webgunean daude. Proposamen guztiak  epearen barruan bidali behar dira teatrobrevegetxo@hotmail.com posta elektronikora eta hautaketa abuztuan izango da. Hil horretan hautatutako lanak zeintzuk diren jakinaraziko da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +