Berriak

Diru-bilketa solidarioa Liburu Azokan

2019/05/20

Gaur, La Cuadri del Hospi elkarteak Getxoko Liburutegiek antolatutako Liburu Azokan ikusgai egon zen “Animaliak eta loreak” erakusketaren bitartez diru-bilketa solidarioa jaso du. Guztira, 1.045 euro eman dizkiote haur-minbizia humanizatu eta gizarteratu, ikerkuntza sustatu eta hezur-muinaren dohaintza zabaldu helburu dituen elkarte horri.

Erakusketa Romo Kultur Etxean egon zen ikusgai apirilaren 8tik 28ra eta bertan Zirri-Marra Arte Tailerreko haurrentzako pintura-tailerren ikasleen hainbat lan bildu ziren. Lanak bost eurotan egon ziren salgai, aipatutako helburu solidarioarekin.

Ekitaldian, gainera, tailerreko ikasle den Selena Mansurren koadroa eman diote Zuria Alonsori. Koadroa Liburu Azokara joan ziren pertsonen artean zozkatu zen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +