Berriak

Getxo Jazz 2019

2019/03/27

Julian Lage

Getxoko 43. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintza dagoeneko osatuta dago. Julian Lage gitarra-jotzailea, Kenny Barron pianista eta Paquito D'Rivera klarinete- eta saxo-jotzailea gehitu dira aurretik iragarri ziren Andrea Motis eta Madeleine Peyroux artistei. Guztira, Euskadiko jazz denboraldia zabalduko duen jazzaldi bizkaitarrak 16 saio hartuko ditu uztailaren 3tik 7ra. Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/getxo-jazz/noticias/42

Jaialdiaren lehenengo egunean Andrea Motis tronpeta-jotzaile eta abeslaria arituko da, etorkizun handiko artista eta estatuko eszenan nabarmendu dena. Uztailaren 6an, Madeleine Peyroux jardungo da, nazioarteko jazzaren ahots handienetariko bat, hain zuzen ere. Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/getxo-jazz/noticias/37

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +