Berriak

Muxikebarri

2019/03/20

Musika protagonista Muxikebarriren lehengo saioetan

Andrés Isasi Musika Eskolako ikasleen kontzertuen eta Paddam bikotearen abesti frantziarraren eskutik abiatuko da zentroaren ibilaldia

Martxoaren 26an, asteartean, Muxikebarri, Getxoko Kultura, Arte eta Kongresu zentroa, abian jarriko da. Lehenengo hilabeteko jardueran musika izango da protagonista eraikin berrian, Paddam abesti frantziarraren eta Andrés Isasi Musika Eskolako piano, biolin eta biola ikasleen saioak hartuko baititu.

Azken horiekin, hain zuzen, abiatuko da Muxikebarriren jarduera hilaren 26an. Lehenengo saioa Areeta aretoan izango da, 19:00etatik aurrera, zenbait mailatako 30 piano-ikasleen eskutik. "Mamma Mia!" filmaren doinu-bandako ABBA taldearen kanten moldaketak interpretatuko dituzte.

Biharamunean, asteazkenean, biolin eta biola ikasleak jardungo dira, areto berean, 18:00 eta 19:45ean. Saio horietan garai anitzeko musikagileen piezak joko dituzte. Kontzertuetarako gonbidapenak bihartik, martxoaren 21etik aurrera, jaso ahal izango dira Areetako eta Algortako Musika Eskoletan (gehienez bi gonbidapen pertsonako).

Azkenik, apirilaren 6an, larunbatean, Estefanía S. Wulf abeslariak eta Iñaki Miguel Camino piano-jotzaileak osatutako Paddam bikotearen kontzertua izango da Muxikebarrin. 20:00etatik aurrera, talde gipuzkoarrak "Ma Vie" bere azken diskoko kantak eskainiko ditu, baita chanson frantziarraren klasiko batzuk ere, besteak beste 40, 50 eta 60ko hamarkadetan generoaren urrezko garaiko protagonistak izan ziren Edith Piaf, Charles Aznavour eta Jacques Brel izen handiko abeslarienak. Saio honetarako gonbidapenak dagoneko agortu dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +