Zer egin dezaket nik?

Gure eguneroko zenbait ohitura zuzentzeko ekintza txikiak garrantzitsuak dira ingurumenarekiko eta honen zaintzarekiko errespetua hedatuz joateko.

Birziklatu, Murriztu eta Berrerabili

birzikaltu

Bereizi hondakinak eta lagundu birziklatzen. Kontsumo arduratsua egin eta ahal duzun guztia berrerabili.

Hondakinak jaso

Ez utzi zure hondakinak ingurune naturaletan, lurzorua kutsatzen dute eta desagertzeko urteak behar dira.

Praktikatu ON/OFF

on/off

 Egunaren amaieran erabat itzali gailu elektronikoak. Stand by eran, elektrizitatearen %12raino kontsumitzen dute.

Kargadoreen entxufea atera. Jarduerarik gabeko kargadore batek energiaren %15a kontsumitzen du eta gutxiago irauten du.

Argia pizten baduzu, led izan dadila

argia

LED bonbillek ez dakarte inolako elementu toxikorik eta pizten direnetik ez dira bere %100eko errendimendura heldu izaten.

Abian jarri motorra azeleragailua zapaldu gabe

autoa

Gidatu eraginkortasunez, aurreztu erregaia eta saihestu atmosferara eginiko CO2 igorpenak.

Erabili garraio publikoa edo bizikleta

bizikleta

Auto eta garraio publiko bidezko hiriko lekualdatze kopurua antzekoa da, baina garraio publikoaren CO2 igorpenek guztiaren %2a soilik ordezkatzen dute.

Etxean hobe dutxatzea, hondartzan bainua hartzea

dutxa

Dutxatzean, bainua hartu ordez, 5 aldiraino aurrezten da uraren eta energiaren kontsumoa. Hondartzan dutxatzen bazara, dutxa laburra izan dadila.

Edan behar ez duzun urik ez utzi irteten

kanila

Itxi kanila ahal duzun bakoitzean dutxan, sukaldean, garbiketa jardueran,...

Garbitu zure arropa hotzean

Zure garbigailuak bere energiaren %80 eta 85 artekoa erabiltzen du ura berotzeko soilik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +