Berriak

Getxo, hiri berdea

2018/05/30

Getxo, gero eta berdeagoa eta bizitzeko eta lan egiteko leku hobea izan nahi duen hiria da, hiri batek ingurumenaren aldetik duen kalitatean eragina duten alderdi guztiak landuz: airea, ura, zarata, natura, mugikortasuna, bioaniztasuna, hondakinen kudeaketa, etab.

Horretarako, beharrezkoak dira gizarteko eragile guztien eta herritarren ekintza eta lankidetza. Ekainaren 5etik 11ra, Getxoko Udaleko Ingurumen Sailetik zenbait informazio eta partaidetza ekintza antolatuko ditugu, ingurumenaren aurreko gure sentsibilitatea eta kontzientzia garatzeko eta etorkizun iraunkorreko ikuspegia konpartitzeko.

Ekainaren 5ean, asteartean, «Kutsadura plastikoa gaindituz» goiburupean egingo den Ingurumenaren Mundu Egunean, hondakin plastikoen arazoari aurre egiteko zenbait ekintza proposatuko ditugu. Plastikoen gainprodukzioa eta kontsumoa gure ekosistema naturalak arriskuan jartzen ari dira: erakusketa bat, dokumental baten proiekzioa eta plastiko gutxiagorekin bizitzen ikasteko tailer praktikoa.
Horrez gain, Getxoko ingurune naturala hobeto ezagutzeko eta balioztatzeko, beste zenbait jarduera proposatuko dizkizuegu, pasealdiak, argazki irteerak, ingurunea zaintzeko borondatezko ekintzak, eta baita landareei eta elikadura naturalari buruzko informazio tailerrak ere eta, umeei bereziki zuzenduta, birziklapenari eta ingurumenaren errespetuari buruzko eskulan tailerrak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +