2026/6/17

Algortako Sarrikobaso kalean saneamendu eta ur hornidura sareak berritzeko obren aurrerapenak inguruko trafikoaren behin-behineko ibilbidea aldatzera behartu du.
Hala, Sarrikobasotik igotzeko zirkulazioaren ohiko noranzkoari eutsi zaio, jaitsierako noranzkoan trafikoa Redentor kaletik desbideratzeari utzi eta Elorri kaletik egiten baita. Behin-behinekoz, Elorrik jaitsierako zirkulazioaren noranzkoa du Sarrikobaso eta Kasune artean.
Bestalde, Elorri eta Sarrikobaso arteko Kasuneko tartea garajeetara sartzeko baino ez da erreserbatu. Puntu horretara sartzen diren ibilgailuek ezkerrera egin behar dute kalearen amaieran, gorantz egiteko.
Zonan jarritako behin-behineko seinaleei arreta berezia jartzea gomendatzen da.