2025/9/30

Ostegunean, urriaren 2an, Bidezabaleko 1 eta 2 arrapalak eraitsiko dira. 3 eta 4 arrapalekin egin zen bezala, tona askoko garabia erabiliko da.
Lan horiek 08:00etatik 18:00etara egingo dira (eta, behar izanez gero, ostiralean ere bai, hilak 3, goizean), eta Bidezabal kalean trafikoa desbideratuko da, aipatutako arra-palen parean. Hala ere, zirkulazioaren noranzko bikoitza mantenduko da, une jakin batzuetan izan ezik, betiere behar bezala araututa egongo dela. Beharrezkoa izango da kale-tarte horretan aparkatuta dauden ibilgailuak kentzea, garabia, kamioiak eta trafiko-desbideratze egokiak kokatzeko. Oinezkoen zirkulazioa alboko espaloietatik desbideratuko da.
Urriaren 14an eta 15ean, alderantzizko era-giketa errepikatuko da, hau da, tarte berriak jarriko dira, eta horrek berriro ere ibilgailuen eta oinezkoen trafikoari eragingo dio.