2025/8/1

Portu Zaharreko igogailua zerbitzutik kanpo egongo da, konponketa lanengatik.
Ostegunean, uztailaren 31n, 23:30ean, Bizkaiko suhiltzaileek sarrerako atea behartu behar izan zuten barruan zeuden 16 pertsonak atera zitezen, harrapatuta geratu ondoren. Horietako bi osasun-langileek artatu zituzten, urduritasunak jota, baina ez zen beharrezkoa izan ospitalera eramatea.
Udala lanean ari da zerbitzua lehenbailehen berrezarri ahal izateko.