2025/8/1
Getxoko 80. Zirkuitua “Otxoa anaien oroimenezko lasterketa”
Abuztuaren 3an, igandea, izango da goizeko 11:300etatik aurrera eta Getxo, Bilbo, Leioa, Erandio eta Sondika zeharkatuko ditu lasterketak.
Foruak - Euskal Herria - Telletxe - Sarrikobaso - Redentor - Piñabeko - Ollarretxe - Makaleta Etorbidea - Fadura biribilgune - Artea biribilgune - San Bartolome - Unibertsitatea - Unbe - Asua (* Laugarren eta azken bira Sondika - La Ola - Pike bidea - Enekuri) - Itsasadarraren errepide - Lamiako dartsena - Eduardo Coste - Zugatzarte, Ereaga - Txomintxu - Arkotxa. Txirrindulariek sei bira emango dizkiote zirkuitu honi eta laugarren eta seigarren ibilbidetan Sondikatik pasatuko dira.
TRAFIKO ALDAKETAK LASTERKETA DELAETA
Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte aldaketak egongo dira trafikoan:
ARTAZA BIRIBILGUNE: Ereagaranzko norabidea, moztuta goizeko 09:00etatik
Ereaga hondartza, Kirol Portu eta Portu Zaharraren sarbideak itxita izango dira goizeko 07:00etatik, baimendutako ibilgailuak izan ezik
GETXON
LASTERKETAREN AURKAKO NORABIDEA DEBEKATUTA
Euskal Herria Kalea:trafikoa moztuta autobiaranzko noranzkoan
Sarrikobaso Kalea: Algortako etorbideko noranzko zirkulazioa debekatuta, hirigunerako sarbideak Bidezabal eta Salsidu-Bolue kaleetatik
Redentor Kalea: Sarrikobaso kaleko noranzkoa debekatuta
Makaleta Etorbidea: norabide bakarrekoa Plentzia-Bilbo noranzkoan
Zugatzarte Etorbidea eta Eduardo Coste: trafikoa debekatuta Bilborako noranzkoan . Trafikoa arautua Erandio, Leioa eta Sondikako eremuetan:
Leioan: San Bartolome kaletik Unibertsitatearen norabidean bakarrik
Sondikako Pike Bideko igoeraren sarbidea moztuta eguerdiko 13:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. San Roke kaletik saihesbidea ezarriko da
Aparkatzea debekatuta igoeran zein jaitsieran
Garraio publikoa erabitzea gomendatzen da Sondikako La Ola geltokitik eta Artxandako Funikularretik
Lasterketaren ondorioz,BIZKAIBUS zerbitzuko autobusen ibilbidea aldatuko dute. Aldaketen berri Enpresak emango die eralbitzaileei.
Antolakuntzatik elkarlanik handiena erregutzen zaie Getxo, Leioa, Erandio eta Sondikako herritarrei eta bisitariei. Mesedez, ez aparkatu arestian aipatutako ibilbidean abuztuaren 2ko gauerditik eta, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen diegu.
Azkenik, antolatzaileek barkamena eskatu nahi dugu aldez aurretik aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.