Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra: Arratsaldero, 18:00etatik aurrera, Telletxe eta Euskal Herria kaleen artekoa eta Algortako etorbidea eta Telletxe kalearen artekoa itxiko dira zirkulaziorako. 06:30ean zabalduko dira baldintzek hori baimentzen badute (segurtasun arrazoiak direla medio atzeratu ahal izango litzateke irekiera).
Uztailaren 29an eta abuztuaren 1ean: Telletxe eta Euskal Herria kaleen artekoa itxiko da, 10:30etik 13:30era.
Uztailaren 31n: Telletxe eta Euskal Herria kaleen artekoa itxiko da, 10:00etatik 13:30era.
Abuztuaren 2an: Telletxe eta Euskal Herria kaleen artekoa itxita, 10:30etik 14:00etara.