2025/5/9
Maiatzaren 15ean, osteguna, San Isidro eguna, 2025. urteari dagokion herriko jaia izango da Getxon. Hori dela eta, Udalak jakinarazi nahi du bere bulegoak eta gainontzeko udal sail guztiak itxita egongo direla.
Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dute, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira, erabilera anitzeko gelak ikasteko gaituko dira, baldin eta okupatuta ez badaude, eta ez da sarrera-salmenta zerbitzurik egongo).
Getxo Kirolak-en ere ez dituzte irekiko Fadura eta Gobelako jendearentzako arreta-bulegoak, eta kiroldegiak jaiegun arrunt gisa irekiko dira: 08:00etatik 21:30era.
Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 15:00etatik 18:00ak arte. Bizkaia Zubiko Informazio gunea ere irekita egongo da: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.