2025/3/14
Udalak 2025eko zerga-egutegia onartu du, eta dagoeneko baditu epeak honako zerga hauek ordaintzeko: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen (TMIZ) eta Ondasun Higiezinen (OHZ) Zergak, ibilgailuak lursailen barrura espaloien bidez sartzeagatik eta aparkaleku-erreserbagatik ordaindu beharreko tasak (IBIAK), auto-TAXIEN aparkalekua erreserbatzeagatik eta bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak: kioskoak, ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatik (TAO txartelak), kutxazain automatikoak eta terrazak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak. Borondatezko ordainketa epea: ekainaren 2tik uztailaren 18ra.
Helbideratutako ordainagiriak. Helbideratutako kobrantza ekainaren 30an egingo da. Ekitaldi honetarako banku-helbideratzea eskatzeko edo aldatzeko epea apirilaren 16an amaituko da, eta helbideratze hori baliogabetzeko epea ekainaren 20an amaituko da.
“Nahierako Ordainketa” aukeraren ordainagiriak. Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
Eskaerak Nahierako Ordainketaren bidez ordaintzeko eta ekitaldi honetarako epeen aukerei lotutako aldaketetarako apirilaren 16ra arte egin ahal izango dira.
Banku-kontua aldatzeko eskaerak ekitaldi honetarako izango ditu ondorioak, baldin eta adierazitako Nahierako Ordainketa modalitatearen hurrengo epea amaitu baino gutxienez 10 egun natural lehenago aurkezten bada.